Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Aurreko bi ataletan azaldu ditugu ur gezetako arrainek (“Ura, bizitzarako ezinbestekoa”) eta itsas arrainek (“Itsasoan urak handi dira”) urarekin eta gatzekin dituzten arazoak. Izokinak arazo berberak ditu, eta bietakoak gainera: orain batzuk eta gero besteak. Meritu handiagoa, beraz, izokinarena! Izokinak ibaietan ateratzen dira arrautzetatik eta ibaietan ematen dituzte beren bizi-zikloaren lehen […]

Amaia Portugal Aurrenekoz, Australiako aborigenen ikerketa genomikoa egin du nazioarteko talde batek. Duela ia 60.000 urte Afrikatik abiatu zen eta Eurasia hartu zuen lehen migrazio oldetik datoz, eta gaur egungo giza populazio antzinakoenetakoa osatzen dute, horrenbestez. Haien dibertsitate genetikoa harrigarria da: Australia hego-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko taldeen artean dauden desberdintasun genetikoak handiagoak dira, amerikarren eta siberiarren artean daudenak baino. Australiako aborigenak […]

Josu Lopez-Gazpio Irailaren 19an Facua kontsumitzaileen elkarteak jakinarazi zuen Dalsy sendagaiaren erabilera-orrian «ez direla aipatzen» botikak eragin ditzakeen albo ondorio batzuk. Era berean, Facuak AEMPS Botika eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari jakinarazi zion “Dalsy 20 mg/L” sendagaiaren E 110 izeneko koloratzaileak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela botika hartzen duten haurren arretan eta jardueran. Hedabide askok Facuaren oharraren berri eman zutela, Dalsy […]

Osakidetzaren Donostia Unibertsitate Ospitaleko (BioDonostia) Ugalketa Lagunduko Unitateko ikertzaileek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimendunak taldekoek, enbrioiei kalitate enbrionarioan oinarrituta probabilitatea ematen dien metodo berri bat proposatu dute azterlan baten. Ikertzaileek datuak aztertzeko hainbat teknika proposatu dituzte, transferitzeko enbrioiak hautatzerakoan enbrioiek inplantatzeko zenbateko gaitasuna daukaten iragarriko duten modeloak egiteko. Orain artean, modelo horiek ikasteko, transferitutako enbrioi guztiak ondo inplantatu diren […]

Uxue Razkin Osasuna Zeliakiarekin lotutako gene berriak aurkitu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek, datu genomikoak aztertzeko metodologia berri bat aplikatuz. Abiapuntua duela bost bat urte nazioarteko ikertzaile-talde batek egindako azterketa sakon bat izan zen. Une horretan, ia 25.000 pertsonaren genomak aztertu zituzten, eta zeliakiarekin lotutako hainbat eskualde eta gene berri topatu zituzten. Baina ez dira horrekin gelditu. Hala, pentsatu zuten gakoa izan zitekeela hurbiltasun […]

Parasitoak liluragarriak dira, batez ere, ostalarien ahultasuna ustiatzeko darabilten mekanismoengatik. Hau berbera landaretan gertatzen da. Baina noizbehinka defentsarako mekanismoak aurkitzen dira. José Ramón Alonsok kontatzen digu: Parasite plant check. Landareek biokimikoki erantzuten diete estresa sortarazten dizkien faktoreei. Gerardo Cebriánek, estresa sortzen dutenen aurkako seinaleak antzemateko, teknika elektrokimikoak lehen aldiz aplikatu dituen ikerketa bat aurkezten du: Deciphering plant messages: electrochemical ecology. […]

Pertsona baten jaiotze datak eragin zuzena dauka etorkizunean izango duen kirol errendimenduan. Hala azaldu du Jon Torres UPV/EHUko fisioterapiako irakasleak Zientzialariren atal berri honetan. Adin kronologikoa eta adin biologikoa kontzeptuetan sakondu du eta hauen arteko aldeak sortzen duen “adin erlatiboaren ondorioa” aurkeztu. Bere ustez, ondorio honek berebiziko garrantzia dauka kirola egiterakoan, batez ere, garapen prozesuan dauden gazteetan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Xabier Leteri entzun dizkiogun hitzak dira, eta egia da itsasoan urak handi direla. Urez beterik dago itsasoa, urez beterik eta gatzez beterik. Itsasoko ur litro batean 33 g gatz dago; sodio kloruroa da gehiena, hau da, etxean jakiei botatzen diegun gatz horren antzekoa. Asko eta talde guztietakoak dira itsasoan bizi diren […]

Amaia Portugal Piezoelektrizitatearen printzipioei jarraiki, arrain hondakinetako kolagenoz egindako nanosorgailu biologikoa sortu dute Indiako bi ikertzailek. Besteak beste, harekin 50 LED argi urdin baino gehiago piztu daitezkeela egiaztatu dute. Gailu gardena, biobateragarria eta biodegradagarria denez, etorkizunean askotariko aplikazioak izan ditzake biomedikuntzaren alorrean. Pizgailu elektriko bat nola dabilen, galdetu al diozue inoiz zuen buruari? Piezoelektrizitatea da gakoa. Zenbait kristal tentsio mekanikoen […]

Iker Badiola Etxaburu Bizimodua azkar eta sakon aldatu digute XXI. mende honen hasieran gertatzen ari diren teknologia-aurrerapenek. Horrela gertatu da herri garatuak deritzen hauetan, eta ohi ez bezalako abiadura bizian gainera. Hori guztia dela eta, nik uste dut une hau bereziki egokia dela, Roseto efektuari buruz biologia eta antropologia-hausnarketak egiteko. Roseto izeneko herria txikia da eta Pennsylvanian dago (AEB). Erdigunea […]