Espezie gainmenderatzaileak: Amazonaseko zuhaitz ugarienak

Antonio Martínez Ron

Lagin harti ziren tokien kokapena (Hans ter Steege)
Lagin harti ziren tokien kokapena (Hans ter Steege)

Palma (Euterpe precatoria)   da Amazonas oihaneko espezierik ugariena, eta haren ostean datoz Protium eta Eschwelilera. Sinesgaitza da baina orain arte, zientzialariek ez zekiten Amazonas oihanean zein zen espezie ugariena, ez eta espezieen hedadura zein zen sei milioi metro koadroko oihan horretan. Hanster Steegek eta ehun ikerlari baino gehiago dituen talde batek berriki plazaratu du Science aldizkarian honen inguruko artikulu bat. Bertan, zuhaitz katalogo jori bat zehazten da lehendabizi, Amazonas arroko 1170 lurraldetan .

Eta oso emaitza deigarriak lortu dituzte: kalkulatu da gutxi gorabehera 16000 espezie daudela, baina espezie horietatik 227k  populazio osoaren erdia osatzen dutela. Alegia, ale guztien %50a espezieen %1,4ari dagokio. Bestela esanda, oso espezie kopuru txikiaren mendekoa da, munduko ekosistema handi eta jorienetakoa den honetan.

Amazonas oihanean ugarien diren espezieen zerrenda
Amazonas oihanean ugarien diren espezieen zerrenda

Zientzialarien aldetik “gainmenderatzaile” izena hartu izan duten espezie hauek, habitat jakin batzuetan espezializatzeko joera dute: zingirak edo area zuriko zonaldeak. Ez dira zonalde guztietan nagusi, baina denetara eragin handia duten zonaldeak estaltzen dituzte. Beste %50ean, aniztasuna izugarria da: espezieen %62ak, milioi batetik beherako kopurua dute era %12ri dagokie. Besteak beste, ikerketak honek  dio zuhaitz dentsitate ertaina 565 zuhaitz/hektarea dela, eta uste da 1000 aletik beherako kopurua dutela 6000 bat espeziek (hau da heren batek baino gehiagok),.

Orain arte, oso gutxi genekien zuhaitz espezieen konposizio eta banaketari buruz, eta tokian tokikoak edo zonaldean zonaldekoak baizik ez ziren eskura genituen zehaztapenakk. Zientzialarien arabera, datu hauek denetara laguntza eman lezakete kontserbazio lanetan eta etorkizuneko klima-zientzialarien lanetan. Ikerketa honek iradokitzen du oso espezie kopuru txikiari dagozkiola munduan anizkoitzenetakoa den oihan honetako frutak, loreak, polenak, hostoak eta biomasa. Horren arabera aurresan liteke zein espezie dauden aztertu gabeko zonaldeetan. Hala ere, ez dakigu behar bezainbeste beste espezie gutxiengo honi buruz eta baliteke  ekosistemaren orekan uste baino zeregin garrantzitsuagoa izatea, 10.000 aletara nekez iristen badira ere.

Erreferentzia: Hyperdominance in the Amazonian Tree Flora

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>