Ezjakintasunaren kartografia #1

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Wage-inequality-Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Zein da Segway, bi gurpilez hornitutako giza hiri-garraiagailua, eta minbiziaren kontrako tratamenduaren arteko harremana? Itxuraz bat bera ere ez eta etorkizunean asko izan dezakete. Izan ere, zauri txikiko kirurgian erabiltzeko, orratzak txertatzeko sistema robotikoak garatzen ari dira. Orain arte zehaztasun handiena erakutsi duten sistema hauek, zelula kantzerigenoak ezabatzeko eta biopsiak egiteko erabiliko litezke. Xehetasun guztiak Flexible needles as the future for cancer treatment-en.

Harrapakinak antzemateko, beraiek sortutako eremu elektrikoaren asalduak erabiltzen dituzten arrain elektrikoak daude itsas sakonean. Baina, zer egiten dute sortzen duten seinale elektrikoekin ez nahasteko? Ikuspuntu neurobiologikotik oso interesgarria da haren bereizketa-sistema. Agian, ez zenuen espero hegazkinetan musika entzuteko aurikularretan sistema berbera erabiltzen dela jakitea. Adituak kontatzen digu Sensory competition (2): A dance of electrical waves-en.

Ezaguna da besteak baino soldata handiagoak dituzten langileak daudela. Kontua da, zergatik dira soldata-diferentziak direnak eta zeintzuk dira zehazten dituzten faktoreak? Agian ez dago hain garbi, nahiz eta datu batzuk intuizioaren kontrako erantzun bat iradoki. Gai honen bueltan, bibliografia oparoarekin egindako azterketa Causes of wage inquality: trade or new technologies?-en.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.