Hilabeteko artxiboa:

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Urteak ikertzen eman ondoren fonologoek antzeman zuten gizakiok nola sortzen eta erabiltzen dugun soinu-sistema hainbat hizkuntzetan. Garunak hizkuntzari erantzuten dio fonologoek antzeman zuten ezaugarri horiei jarraituz. Honen harira, hizkuntzalaritza eta neurozientzien arteko konbergentziaren adibide polita dakarkigu Itziar Lakak Phonology and brain: it’s all in the features-en. Garunaren mapa xehea egiteko orduan ikus genezake hau […]

UPV/EHUko ingeniari batek frogatu du klipen neurriko altzairuzko zuntzekin hormigoia gutxiago pitzatzen dela Gaur egun oso ohikoa da altzairuzko armadurekin indartzea hormigoia eraikuntza-lanetan. UPV/EHUko Aimar Orbe Mateo industria-ingeniariak aztertu du beste zeregin batzuetarako erabili ohi den material batek, altzairu-zuntzez indarturiko hormigoiak, zeregin horietan izan dezakeen egokitasuna. Ikerketan ondorioztatu duenez, material horrek abantaila batzuk ditu ohiko hormigoi armatuaren aurrean, adibidez, gutxiago […]

Uxune Martinez Mazaga, Jon Mattin Matxain Internet erakusleiho handia eta zabala da. Erakusleiho honetara hurbiltzen gara euskaldunok informazioa bilatzen, informazioa eta edukiak partekatzen eta iritzia plazaratzen. Azken finean, elkar eragiten. Elkarrekintza honen adierazle batzuk eskaintzen dizkigute, esaterako, Eustatek urtero egiten dituen azterketek. Horren arabera, 2013an EAEn 15 urtetik gorako biztanleriaren %65,8ak erabiltzen zuen Internet, zortzi puntuko hazkundea izan zuen erabilerak […]

Orain dela hogeita hamar urte, lehenengo aldiz ikusi zen planetaren iparraldeko poloa inguratzen zuen hexagono-formako egitura bitxi bat Saturnon. Eguzki Sistemaren planetetan ez da inoiz antzekorik ikusi, geometria oso erregularra baitu. Orain UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak hexagonoa aztertu eta neurtu ahal izan du, eta, beste lorpen batzuen artean, haren errotazio-aldia ezagutu ahal izan du. Gainera, aldi hori planetarena berarena izan […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat. Amaia Larruskain biologokoak Elhuyar aldizkarian ardiek sufritzen duten gaitz bat plazaratu digu, ABA edo birikietako adenokartzinoma. Abere hauen gaixotasunak ez dira oso ezagunak, izan […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Egunen baten, kotxeak bakarrik gidatzen badira uneoro non dauden jakin beharko dute eta hau, erronka teknologiko handia da. Baliteke baieztapen honek harritu izana eta seguruenik GPSan pentsatzen egongo zara. Baina GPSak bi metroko akatsa izan lezakeenean,  kale bat lokalizatzeko ondo egon daitekeena, baina errore horrek bizia eta heriotzaren arteko diferentzia suposatu diezaioke errepidetik doan […]

Antonio Cantó Leicesterko Unibertsitateko Geologia  Sailak zuzenduta, berriki plazaratu  da lan bat[1], nahiko jakin-mina handia piztu didana: etorkizuneko aztarna arkeologikoak teknofosiltzat jo ditzakegu. Benetan ari naiz, ez da izen-aldaketa deigarri bat bakarrik. Egileek diote Arkeologian erabili izan den aztarnategi kontzeptua eraldatua gertatuko dela: azken bi mendeetan eta bereziki XX mendearen erdialdetik aurrera, hala eragin dute bai giza populazioaren izugarrizko gorakadak, […]

Amaia Portugal Indiako Ozeanoak 73 milioi kilometro karratu baino gehiago du azaleran, eta ia lau mila metroko sakonera batez beste. Ustez bertako uretan galdu den Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina 63,7 metro luze da, eta 60,9 metro zabal hego baten muturretik bestera; itxura guztien arabera puska txikiagoetan zatituta dago, gainera. Nola bilatu orratz bat, halako lastategi erraldoi batean? Estatuek eta zenbait […]

Juan Ignacio Pérez “Hiru lagun hil ziren atzo, muskulu paralisi orokorraren ondorioz. Fugu platera bat etxean jan ondoren gertatu zen ezbeharra”. Hori bezalako titularra askotan irakur daiteke Japoniako egunkarietan. Ez dira gutxi -100 eta 200 artean zenbait neurketa kontserbadoreen arabera- urtero elikatze-intoxikazio baten ondorioz hiltzen diren japoniarrak. Intoxikazioa sortzen duen janaria ez dago egoera txarrean, eta ez dagokio marea gorrien […]

Ikerketa batek albo batera utzi du hipotesi bat, zeinak baitio itsas mailaren jaitsierak eragin zuela berotze global hori Egungo berotze globalak biziagotu egin du komunitate zientifikoak erregistro geologikoei buruz duen interesa, erregistro horiek informazio garrantzitsuaren fitxategia baitira garai bateko aldaketa klimatikoen eragin fisiko eta ekologikoak ulertzeko. UPV/EHUren Paleogenoaren Ikerketa Taldeak Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoan (PETM), duela 56 milioi urte, itsas mailak […]