Ezjakintasunaren kartografia #18

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

ezjakintasunaren kartografia #18

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Nash oreka oso garrantzitsua da joko-teorian eta nabarmena da honen eginkizuna arazo ekonomikoak edota sozialak aztertzeko orduan. Baina zaila dirudi eragileek haien ekintzak ausaz hautatzea, teoriak iradokitzen duen moduan. Hautaketa benetan al da ausazkoa teoriak horrela behar duela esaten badu? Eta horrela balitz, ausazkotasunak bat egiten du teoriak emandako probabilitateekin? José Luis Ferreirak teniseko sakeen eta futboleko penaltien jaurtiketen kasuak aztertzen ditu Game Theory explains professionals’ play-en.

Positibismoari gizakizkoa ez dela leporatzen dionik badagoenean, Jesús Zamorak, hiru atal dituen manifestu baten, zeharo baieztatzen du humanismoa dela. Hemen lehen atala: Positivism is a humanism (A manifesto) (1/3).

Dragoitxoak edozein gainazalera itsasten dira, baita kristalean edota tefloian, bertikalean edo buruz behera eta erraztasunez askatzen dira gainazala kaltetu ezta urratu barik. Badira dozena bat urte gaitasun hau azaltzen hasi zirela eta honetan oinarritutako materialen garapenak heltzen hasi dira jadanik. Silvia Román Stuck like a gecko-n.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.