Hilabeteko artxiboa:

Josu Lopez-Gazpio 1914ko ekainaren 28an, txiripaz izan bazen ere [1], Gavrilo Princip gazte serbobosniarrak Frantzisko Fernando Austria-Hungariako artxiduke eta tronurako hautagaia tirokatuta hil zuen. Hilabete bat beranduago -justu duela 100 urte, 1914ko uztailaren 28an -Austria-Hungariak Serbiari gerra deklaratu zion horrek baldintza onartezinak zituen ultimatumari uko egin ondoren. Europako herrialdeen arteko itunen ondorioz, Sarajevoko atentatua gerraren sugarra piztu zuen txinparta izan […]

Oporren usaina badago ere, asteon Interneten jorratu dira zientzia-gaiak. Hona hauen bildumatxoa. Begirada bat emango diogu? Elhuyar aldizkarian hainbat gai izan dituzte hizpide. Klima-aldaketak espezien kokapenari eta populazioari eragiten dizkion aldaketak ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde baten lanari erreparatu diote aldizkarian. Zehazki Antartikako pinguino enperadore kolonien populazioari nola eragiten dion kontatu digute Pinguino enperadorearen koloniak: aurreikuspen ezkorrak artikuluan. Horrez gain, Eider […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Bizidun forma konplexuen eboluzioa gertatzen dela onartzen badugu ere, aitortu behar dugu, gure aurreiritzi kognitiboek holako kontzeptu bat erraztasunaz onartzea oztopatzen dutela. Prozesua ulertzen ahalegintzeko modu bakarra da… txikian pentsatzea. Hau da, Shakespearen imajinazio berbera erabiliz, O Phosphate! Where art thou? artikuluan iradokitzen diguna Carlos Romá-Mateok adibide zehatz bat proposatzerakoan: proteinen fosforilazio estrategia molekularra. […]

2014 Kristalografiaren Nazioarteko urtea da. Diziplina honek garrantzia handia duen arren, ez da oso ezaguna gure inguruan. Berari buruz gehiago jakiteko Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslearengana jo dugu. Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? Zertarako erabiltzen da kristalografia zientzian? Galdera hauen erantzunak topatuko dituzu beheko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana […]

Urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera. EHUko Nutrizioa eta Obesitatea ikerketa-taldeak Predimed-Plus proiektuan parte hartuko du, dieta mediterraneoaren eta ariketa fisikoaren arteko konbinazioak obesitatean zer inpaktu duen neurtzeko. Amaia Portugal Arroparen neurriak ez du piperrik axola. Europan 42, Erresuma Batuan 14, AEBetan 8… estetika bidegabe baten araberako irizpide arbitrarioak […]

Robotak gero eta ugariagoak dira industria-prozesuetan, ataza errepikakorrak azkar, zehatz eta modu fidagarrian egiteko duten ahalmenagatik. Gaur egun, kontrolagailu digitalen bidez eragiten zaie robot horien giltzaduren motorrei. Horiek guztiek modu eraginkor batean lan egin dezaten garatzea eta programatzea ez da erronka makala. UPV/EHUko Unai Ugalde Olea ikertzaileak, ildo horretatik abiatuta, robot edota sistema horiek energia-eraginkortasun handiagoz higiarazteko bidea aztertu du. Honen ikerketak […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien bilduma. Begirada bat emango diogu?   Ozeanoak plastikoz beteta daude. Malaspina itsas-espedizioak ur azalean dagoen plastiko kopurua kalkulatu du eta emandako datuen arabera, 1970tik aurrera itsasora bota den milioi bat tonatik egun, 7.000 eta 35.000 tona artekoa da guztira ur azalean metatuta dagoen kopurua. Dirudienez, milioi bat tona horretatik falta dena itsas hondora joan da eta […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Noiz erabili duzu azkenekoz posta-seilu bat? Agian, asko dela edota inoiz ez baina baliteke zure esku artean eduki izana seilu tira bat. Behar bada tira tolesten ahalegindu zara, seilu bakar baten bateratuta gelditu dadin eta horrela errazago gorde. Baina, galdetu diozu zeure buruari zenbat modu dauden hori berori egiteko? David Ordenek bai, galdera egin […]

“Isileko gauzak” ez daude bolada onean… tira ba, badaude bolada onean, eta mundu guztiak jakintzat ematen du hala behar dela… barne jantziak eraman beharraren antzera. Baina azken-azken boladako kontu militarra beste gauza bat da: hiperabiadura, eta zehazkiago, soinutik gorako abiaduradun irristagailu edo planeagailu goi mailakoa, hau da, hypersonic glide vehicles (HGV). Izenak berak adierazten du ez direla berez propultsatzen diren […]