Zientzia Kaiera oporretan

oporretan

Etenaldi bat egingo dugu blogeko jardunean. Udako oporrak direla eta, Zientzia Kaiera bloga eta honen Twitter kontua ere, @zientzia_k, ez dira egongo aktibo. Abuztuaren amaieran bueltatuko gara. Laster arte!

2 iruzkin

Eman iritzia

HodeiHodei

Kaixo!
Zientzia Kaiera izeneko blog hau aurkitu berri dut oporretara joan zareten honetan. Gaztelerazko Cuaderno de Cultura Científica ezagutzen nuen eta euskaraz ere egiten dela ikustea pozgarria da.
Harritzen nau ordea gaztelerazkoa eta euskarazkoa banandurik edukitzea. Zergatik ez euskarazko eta erdarazko artikuluak blog berean ipini? Batetik euskarazko artikuluek irisgarritasun handiagoa izango lukete eta bestetik gaztelerazkoan aritzen diren asko euskaraz irakurtzera eta idaztera aukilatzeko modua izango litzateke. Zihur nago gainera gaztelerazkoa baino ezagutzen ez duten ni bezalako euskaldun mozolo gehiago egongo direla sarean zehar.
Ez dakit kontu honetaz aritu zareten noizbait aurretik, baina facebookean adibidez orrialde bakarra daukazuela ikusi dut bi hizkuntzetarako eta horregatik harritu naiz.
Opor honak izan!

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Kaixo, Hodei!

Eskerrik asko zure iradokizuna eta iritzia emateagatik.
Diozun moduan Facebooken Kultura Zientifikoko Katedrak kontu bakarra du eta bertan, dituen hiru egitasmoen berri ematen du: Mapping Ignorance (ingelesezko bloga), Cuaderno de Cultura Científica (gaztelaniaz) eta Zientzia Kaiera (euskaraz).
Hiru egitasmook zientziaren dibulgazioa helburu badute ere, sorrera, dinamika, helburu eta ibilbide desberdinak dituzte. Diozuna guztiz zentzuzkoa da Hodei eta egoera honen aurrean harritzea ere normala da. Egun, Kultura Zientifikoko Katedrak lau egitasmo ditu sarean, aipatu dizkizugun aurreko hirurei Mujeres Con Ciencia gehitu behar diogu. Honek ere dinamika propioa du, besteak bezala.
Aipatzen duzun gaia aztertu izan genuen Katedrako jarduera martxan jartzerakoan eta horrela irudikatu zen dituen helburuak lortze bidera.
Hala ere, aipatzen duzuna kontuan izango dugu eta Cuaderno de Cultura Científican Zientzia Kaieraren berri emateko bideak aztertuko ditugu.

Mila esker guztiagatik eta beste edozer behar izanez gero, idatzi lasai gure posta helbidera: zientziarenkaiera@gmail.com

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>