Hilabeteko artxiboa:

Uxune Martinez Hainbat bizipen biltzen ditugu urteekin. Bizipen horiek, agian, altxorra dira guretzako edota harri pisutsu bat bailitzan bizkarrean daramatzagu bizitzan zehar. Bizipenok gure izaera moldatzen dute eta norbera, bakoitza den hori, finkatzen dute. Garena, gu geu, besteak beste, bizipenek, emozioek, pertzepzioek eta pentsamenduek osatzen dute. Hori da Mary Whiton Calkinsek ikertu zuena: “self”-aren edo norberaren psikologia. Sigmund Freudek hainbatetan […]

Javier San Martín Espezie batek jakingo balu suntsipena gertu duela, etorkizun ziur horrekin jakitun balego, desagertu baino lehen ziur aski ahaleginak egingo egingo lituzke bera ere planeta honetan bizi izan zela helarazteko Lurreko edo Lurretik kanpoko bizidunei. Baliteke bere ezagumenduaren zati bat helarazi nahi izatea, eta jakitekotan edo susmatzekotan, bere suntsipenaren arrazoien berri helaraztea ere. Esango zieten ustezko entzule horiei, […]

Amaia Portugal Duela 45.000 urte Siberian bizitako gizonezko baten genoma sekuentziatu dute Eboluzioaren Antropologiarako Max Planck Institutuan. Bere DNAn neandertalen arrastoak topatu dituzte, eta emaitzek iradokitzen dute norbanako hau bizi baino 7.000-13.000 urte lehenago gertatu zela gurutzaketa beste espeziearekin. ‘Ust-Ishim-eko gizona’ da jarri dioten izena, mendebaldeko Siberiako herri horretan aurkitu baitzituzten bere arrastoak. Zehazki, ia osorik topatu zuten bere izterrezur […]

Gorka Azkune Ikasketa automatikorako sarrera gisa balio izan zuen artikuluan, ikasketa gainbegiratua aipatu zen. Bertan, makinari adibideak emateari buruz hitz egiten zen, makinak adibide horietatik eredu bat ikas zezan bere kasa. Ondoren, eredu hori erabiliz ikusi gabe zituen adibideak ongi sailkatzeko gai izango litzateke. Saia gaitezen ordea hitz horietan dagoena askatzen. Lehenik eta behin, esan beharra dago ikasketa gainbegiratuan bi […]

Elikadura eta ariketa fisikoa bezalako bizi-ohiturak adineko pertsona autonomoen osasun adierazleekin lotuta daude. Izan ere, zahartze osasuntsua izaten lagun dezakete. Hori da aztertu duena, erizaina eta UPV/EHUko ikertzailea den, Ana Belén Frailek haren doktorego-tesian: ” Elikaduraren eta jarduera fisikoaren eragina adineko pertsona autonomoen osasun eta oxidazio-estres parametroetan”.  Tesian ikusten da, besteak beste, ariketa fisikoa gehiago eta sarriago eginez arrisku kardiobaskularra gutxiagotzen […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?   Egun ikertzaileek, guretzako ere ezagunak diren, tresna teknologikoak dituzte lanerako erreminta bezala. Besteak beste, ordenagailuak. Konputazioak eredu handiak simulatzen laguntzen du, egoerak irudikatzen eta baita ere, datu kopuru erraldoien analisiak burutzen. Baina ordenagailu bat erabiltzeak ez du esan nahi makian dena eginda ematen dizunik. Koldo Garcia biologo konputazionala da, […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena. Ingurumen-inpaktu handia duen jarduera da nekazaritza. Inpaktu hau minimizatzeko modu bat da, landareek ongarrietatik hartzen duten nitrogenoaren efizientzia handitzea. Honen inguruan hainbat estrategia daude martxan, euren artean, landareetan nitrogenoa garraiatzen duten mekanismoen erregulazioarena. Daniel Marinok azaltzen digu Can a Nitrate Transporter help to reduce […]

Zientzialari 15 – Miren Basaras from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Zer da birus bat? Nola sartzen dira gure organismora eta zein da gure osasunean duten eragina? Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslea da UPV/EHUn eta galdera hauei erantzun digu. Giza papiloma birusa ikertzen du, eta beraz honen arriskuei buruz ere hitz egin digu. Eta noski, ebolari buruz ere galdetu diogu. Bere […]

Antonio Cantó Ez dakit harrigarria gertatu zaizuen ala ez, baina gure gizarteari ez zaio helarazi maila apaleko kutsadurak ezaugarri errealistako istripu nuklear handi batean bizidunei ekarriko liekeen kalteari buruzko ikerketen emaitzarik. Ryukyuseko (Okinawako prefektura, Japonia) Unibertsitateko zientzia-talde batek kontua aztertu nahi izan du, tximeletak erabilita. Fukushima-I zentraletik gertu hartu zituzten animaliak, hondamendia gertatu zenetik urte betera. Emaitzak argitaratu berriak dira […]

Amaia Portugal Giza immunoeskasiaren birusaren infekzioa saihesteko berezko ahalmena duten zenbait pertsonaren immunitate sistema aztertu dute Bartzelonako IrsiCaixa institutuan. Lortutako emaitzak baliagarriak izan daitezke etorkizunean prebentzio txerto eraginkor bat garatzeko. Ikerkuntzari dagokionez, askotan gauzak ez dira ordenan egiten. Sarritan, atzekoz aurrera ikertzea egokitzen da: jatorritik hasi eta hortik gora egin beharrean, gertaera bat egokitzen da parez pare, eta haren atzean […]