Ezjakintasunaren kartografia #37

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 37

Kimika ikasi baduzu noizbait, orduan ezaguna egingo zaizu zortzikoteen erregela, batez ere elementuen erreaktibotasuna eta konposatuen egonkortasunari buruz ari bagara. Slawomir Grabowskik erakusten digu Boron and other triel elements as strong Lewis acid centers artikuluan, erregelak, erregelak direla eta, hauek, ez direla legeak salbuespenak dituztelako.

Hiru dimentsioko neurona-hazkuntzarako teknika berri batek, neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketan iraultza ekarriko du. Zertan datza teknika berri hau? Raúl Delgadok erantzuten digu Alzheimer’s disease: 3D culture system brings hope to drug discovery-n.

Gaztetuko luke gazte baten odolak adineko baten entzefaloa eta haren kognizioa? Hori berori lantzen du Jaime de Juanek: Young blood and old brain rejuvenation.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.