Elebitasunaren eragina funtzionamendu kognitiboan eta proba psikologikoetan

Dibulgazioa · Kolaborazioak

Elebitasunari buruz hitz egiterako orduan, lehenik eta behin elebiduna nor den zehaztu beharra dago. Ez da kategoria kontu bat, hau da, ez dago elebidun edo elebakar pururik; baizik eta continuum bat. Continuum horretan definizio malguak eta zorrotzak ageri dira. Siguan eta Mackeyek (1986) definizio nahiko osoa eta zentrala ematen: “elebiduna da, haren ama hizkuntzaz (L1) aparte, beste bigarren hizkuntza batean antzeko gaitasuna lortu duena, eta, biak edozein ingurugirotan antzeko erraztasunarekin erabili dezakeen pertsona da”.

funtzionamendu kognitiboan
1. irudia: Ez dago elebidun edo elebakar pururik; baizik eta continuum bat. (Argazkia: Ikasbil)

Aurreko definizioa bat besterik ez da [1], baina buruan argi izan behar dugu aukeratutako definizioak (malguak edo zorrotzak), elebiduna nor den markatuko duela. Horregatik literaturan hainbat elebidun mota berezitu egin dira: adibidez, goiztiarrak vs berantiarrak edo orekatuak vs ez orekatuak.

1. irudia: Elebitasunaren definizioa kontinuum baten antzera ikusita.
2. irudia: Elebitasunaren definizioa continuum baten antzera ikusita.

Gaur egun, elebitasunak funtzio kognitiboetan eta proba psikologikoetan duen eragina aztertzen hasi gara psikologian. Jakin badakigu elebidunok askoz azkarrago eta hobeto ebazten ditugula arazoak [2][3], eta kreatibitate [4] eta ezagutza metalinguistiko handiagoa ditugula [5] elebakarrekin konparatuta. Gainera badirudi elebitasunak dementziaren eboluzioa geldotzeko gaitasuna duela [6]. Baina badago bi funtzio kognitibo oso garatuak ditugunak: arreta eta funtzio exekutiboak [7] [8]. Baina, zer da funtzio exekutibo dena delakoa? Funtzio exekutiboak prozesu kognitibo multzo bat da, bere barne gertakariak aurreratzeko, helburuak aukeratzeko, gure portaera planifikatzeko, autoerregulazioa, autokontrola eta feedback-a erabiltzeko gaitasunak ditu [9]. Zentzu handia du honek. Pentsa dezagun une batez: bi hizkuntzak egunero eta edozein momentutan erabiltzen ditugu, gainera bata edo bestea tartekatzen ditugu ingurugiro edo pertsonaren arabera. Hau ez litzateke posible izango arreta edo funtzio exekutiborik gabe.

Baina desabantailak ere deskribatu dira, batez ere lengoaiarekin zerikusia duten gaitasunak: hitz jariotasuna, interferentzia eta geldotasuna izendapen probetan [6] [8], beti elebakarrekin konparatuz.

Psikologian badago proba multzo bat, maiz erabiltzen ditugunak burmuin kalteak (dementzia, iktusak, etab.) antzemateko oso onak direlako: hitz jariotasun probak hain zuzen [10]. Proba hauek hiru motatakoak izan daitezke: fonologikoa, semantikoa edo aditzekoa. Helburua da, pertsonak ahalik eta hitz gehien esatea denbora tarte zehatz batean. Fonologikoan hizki batetik hasitakoak hitzak esan beharko ditu, semantikoan kategoria semantiko baten barruan daudenak, eta aditzezkoan ahalik eta aditz gehien. Ikerketek errendimendu ezberdinak topatu dituzte elebidunen eta elebakarren artean, azken hauen errendimendua, orokorrean, hobea izanda [13] [15]. Baina, zergatik ezberdintasun hauek? Elebakarren eta elebidunen funtzionamendu kognitiboa ezberdina al da?

Azalpen ugari eman dira. Lehenik eta behin, elebidunok, bi hizkuntzak une berean aktibatu egiten dira, interferentzia sorraraziz [11]. Hitz jariotasun probetan, elebidunok esandako hitza eskatutako hizki edo talde semantiko horren parte dela baieztatu behar dugu, eta elebakarrek ez bezala, baita eskatutako hizkuntzaren parte dela ere. Beraz, elebidunok elebakarrak baino geldoago goaz hitz jarioan. Beste aldetik, badago beste azalpen bat burmuineko sare sinaptikoan oinarrituta dagoena. Azalpen honen arabera, elebidunok ditugun errepresentazio semantiko-fonologikoa ahulagoa da elebakarrenarekin konparatuta bi hizkuntzen hitzen erabilera murriztu egiten baita gure kasuan [12].

2. irudia: Elebidunon interferentzia lengoaiazko frogetan.
3. irudia: Elebidunon interferentzia lengoaiazko probetan.

Horrek zer ondorio dakartza? Hitz jariotasun probetan hitz gutxiago esaten ditugula elebakarrekin konparatuta.

Orain arte, elebidun bati ebaluazio kognitibo bat egiteko orduan, bere errendimendua elebakarrekin konparatua izan da, egungo datu normatiboak elebakarrekin eginda baitaude. Datu normatiboak proba zehatz batean talde osasuntsu batek dituen puntuazioak dira. Paziente bat ebaluatu ondoren, bere puntuazioa populazio osasuntsu horren datu normatiboekin konparatzen da bere errendimendua zein ona den jakiteko. Kontuan izanda Euskal Herriko eta Kataluniako populazio zati dezente bat elebiduna dela (Euskal Autonomia Erkidegoa 32%, Nafarroa 11,72% eta Katalunia 75%), paziente asko datu normatibo hauekin konparatu egin dira, diagnostiko ez oso zehatza lortuz ez bada elebitasun aldagaia kontuan izan.

Horregatik Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko elebidunen eta elebakarren hitz jariotasuna ikertzen duen ikerketa bat jorratzen hasia da. Helburua, hitz jariotasun proba hauek egokitu, eta era berean, elebidunentzat datu normatiboak ateratzea da, gure gaixoen diagnostikoa hobetzeko eta beraz, geroko errehabilitazioa. Ikerketarako elebidunak (euskara/espainolera) eta elebakarrak (espainolera, euskarazko klaseak ez dituztenak jaso) beharko ditugu, oinarrizko ikasketak dituzten 18 eta 75 urte bitartekoak.

Interesa duzuen guztiok Laiene Olabarrietarekin (ikerketa daraman doktoregoko ikaslearekin) kontaktuan jarri zaitezkete posta elektroniko honen bidez: laiene.olabarrieta@deusto.es.

Anima zaitez!

Erreferentzia bibliografikoak

[1] Siguan Soler, M. (2001). El bilingüismo y lenguas en contacto. Madrid: Alianza.

[2] Bialystok, E. (1999). Cognitive Complexity and Attentional Control in the Bilingual Mind. Child Development, 70(3): 636-644

[3] Bialystok, E. & Martin, M.M. (2004). Attention and inhibition in bilingual children: evidence from the dimensional change card sort task. Developmental Science, 7(3): 325-339

[4] Kharkhurin, A.V. (2009). The Role of Bilingualism in Creative Performance on Divergent Thinking and Invented Alien Creatures Tests. Frist Quarter, 43(1):59-71

[5] Hermanto, N., Moreno, S. & Bialystok, E. (2013). Linguistic and metalinguistic outcomes of intense immersion education: how bilingual? International Journal of Bilingual Education and Bilingualism, 15(2), 131-145

[6] Bialystok, E., Craik, E.I.M. & Freedman, M. (2007). Neuropsychologia, 45: 459-464

[7] Kempert, S., Saalbach, H. & Hardy, I. (2011). Cognitive Benefits and Cost of Bilingualism in Elementary School Students: The Case of Mathematical Word Problems. Journal of Educational Psychology, 103 (3), 547-561

[8] Luo, L., Luk, G. & Bialystok, E. (2010). Effect of language proficiency and executive control on verbal fluency performance in bilinguals. Cognition, 114, 29-41. doi: 10.1016/j.cognition.2009.08.014

[9] Sholberg M.M., Mateer C.A. (1989). Remediation of executive functions impairments. In Sholberg M.M., Mateer C.A., eds. Introduction to cognitive rehabilitation (pp. 232-62). New York: The Guilford Press

[10] Ardila, & Ramos, E. (eds). (2007). Speech and language disorders in bilinguals. New York: Nova Science Publishers

[11] Rosselli, , Ardila, A., Araujo, K., Weekes, V.A., Caracciolo, V., Padilla, M. & Ostrosky-Solís, F. (2000). Verbal Fluency and Repetition Skills in Healthy Older Spanish-English Bilinguals. Applied Neuropsychology, 7(1), 17-24

[12] Gollan, H., Montoya, R.I. & Werner, G.A. (2002). Semantic and Letter Fluency in Spanish-English Bilinguals. Neuropsychology, 16(4), 562-576

[13] Rosselli, M., Ardila, A., Salvatierra, J., Márquez, M., Matos, L. & Weekes, V. A. (2002). A cross-linguistic comparison of verbal fluency test. International Journal of Neuroscience, 112(6), 759-776

[14] Portocarrero, J. S., Burright, R. G & Donovick P. J. (2007). Vocabulary and verbal fluency of bilingual and monolingual college students. Archives of Clinical Neuropsychology, 22(3), 415-422

[15] Bialystok, E., Craik, F. & Luk, G. (2008). Cognitive control and lexical access in younger and older bilinguals. Journal of Experimental Psychology: Learning, Memory and Cognition, 34(4), 859-873. doi: 10.1037/0278-7393.34.4.859


Egileaz: Laiena Olabarrieta Landa, Psikologian lizentziatua da eta neuropsikologia lantzen du Deustuko Unibertsitateko Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologia ikerketa-taldean.

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.