Hilabeteko artxiboa:

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Estatu Batuetako zientzialariek bost urtez aritu dira aztertzen nola tolesten den bi metroko genoma zelularen nukleo barruan. Emaitzen arabera, DNAk osatzen dituen begiztak gako dira geneen erregulazioan. Izan ere, begiztak baliatzen dituzte zelula desberdinek, genoma berarekin gauza desberdinak egiteko. Horren berri ematen digu Egoitz Etxebestek Elhuyar aldizkarian: DNAren begiztak gako […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Errusiar panpinen edo matrioxken antza du bakterio patogeno batek nola erregulatzen duen, haren birulentzian eragiten duen, proteina ekoizpena. Ignacio López-Goñiren artikuluan ikus daiteke: RNAs, proteins, Listeria and cells: the microbial version of the Russian doll game. Diseinu adimentsuaren aldekoen onarpen bat da, zerbait konplexua sortarazi […]

Zientzialari 19 – Leire Urkidi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Leire Urkidi UPV/EHUko ikertzaileak ekologia eta ekonomia uztartzen ditu bere lanean. Alegia, ekonomiaren ustiapenak ingurumenean duen eragina aztertzen du, eta gehiago zehazteko, ‘zor ekologikoa’ deritzona aztertzen du, hau da, iparraldeko herrialdeek hegoaldekoekin duten zorra haien errekurtsoak ustiatzeagatik. Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure […]

Javier San Martín Baloi bat erabiltzen dute saskibaloiak zein eskubaloiak, waterpoloak zein boleibolek. Errugbiak, oso gizonezkoena delarik ere, baloia erabiltzen du; balio bitxia baina baloia azken batean.   Baloi txikiagoak erabiltzen dituzten kirolak ere badira. Hau da, pilota erabiltzen dute tenisak, mahai-tenisak edo zesta puntak. Azken honek, jakina, pilotaz gain, besoaren saski baten antzerako luzapen bat eskaintzen dio jokalariari. Horren […]

Amaia Portugal Londresko Imperial College unibertsitateko ikertzaileek orain arte identifikatu gabeko antigorputz talde bat aurkitu dute, dengearen gaitza gainditu duten 145 lagunen odol laginak aztertuta. Birusaren lau serotipoei erasotzeko gai dira, eta emaitza honek ate bat zabal dezake etorkizunean gaitzaren aurkako txertoa garatzeko. Munduko Osasun Erakundearen arabera, dengearen birusak 50 milioi lagun baino gehiago erasotzen ditu urtero. Berez, 2.500 milioi […]

Laiene Olabarrieta Elebitasunari buruz hitz egiterako orduan, lehenik eta behin elebiduna nor den zehaztu beharra dago. Ez da kategoria kontu bat, hau da, ez dago elebidun edo elebakar pururik; baizik eta continuum bat. Continuum horretan definizio malguak eta zorrotzak ageri dira. Siguan eta Mackeyek (1986) definizio nahiko osoa eta zentrala ematen: “elebiduna da, haren ama hizkuntzaz (L1) aparte, beste bigarren […]

UPV/EHUren Heziketa Fisikoa eta Kirola Saileko Jordan Santos-Concejero doktoreak, Kalenjin tribuko eliteko lasterkari kenyarren garunaren oxigenazioak erritmo gorenean eta progresiboan nola erantzuten duen aztertzea izan du helburu. Eta ikerketa ariketaren fisiologiaren arloko azterlan aitzindaria bihurtu da. Izan ere,  lanak lehen aldiz deskribatzen du eliteko atleta kenyarren arrakasta horri lagun diezaiokeen faktore bat. Hau da, atletek erabateko ahalegina egitean garunaren oxigenazio […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Asteon 2014ko Nobel sarien banaketa ekitaldia ospatu da. Nobelak sari ezagunak dira baina erreparatu duzue ez dagoela Matematikako Nobel saririk? Ez hasi bilatzen Googlen, ez duzue aurkituko eta. Javier Duoandikoetxea matematikariak kontatzen digu Nobel sarien parekoa dagoela matematikarien lana saritzeko, Norvegiako Niels Henrik Abel matematikari harrigarriaren izena daraman, Abel saria. […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Imajinatu Eguzkia itzaltzen duzula eta, berarekin batera, planetetatik eta beraien sateliteetatik, asteroideetatik eta kometetatik datorren argia ere itzaltzen dela. Hala ere, gure zerua ez da guztiz ilun egongo. Beraz, amatatu ditzagun izarrak eta galaxiak eta, baita ere inflazio kosmikoko hondoa. Zeru iluna izango genuke horrela? […]

Uxune Martinez 2011. urteko lehen sei hilabeteetan Mercedes-Benz autoen markak haren historiako salmenta daturik hoberena izan zuen: 2.854 milioi irabazi zituen. Aurten, zenbakiak ez badira hain onak izan ere, aintzat hartzeko moduko kopurua eskuratu du, 2014ko lehen hiru hilabetetan: 1.183 milioi euro garbi irabazi ditu. Amazon enpresa ere ez da atzera gelditzen salmenta kontuetan. Amazon etxeko Kindle irakurgailu elektronikoa da […]