Hilabeteko artxiboa:

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.   Hara! Zer ote da egiazkoa, bolbora bezain bizi hedatu den, minbizia zorte txarrari zor zaiola dioen berrian? Jaime de Juanek azaltzen digunez, ezer ez edo ezer gutxi:  The “bad luck” of cancer. Egia, izaten dena izanda ere, ederra al da benetakoa delako? Edota, ederra […]

Zientzialari 22 – Arturo Elosegi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Arturo Elosegi Ekologiako katedraduna da UPV/EHUn. Gure ibaien garrantziaz hitz egin digu, eta baita gaur egun bizi duten egoeraz: inguruko aldaketek erreketan sortzen dituzten kalteak, kutsatzaile berriak, biodibertsitate galera… Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Mariajo Moreno Duela hilabete batzuk plazaratu zen zientzia-ikerketa batean, ondorioztatzen zen “krisi garaian jaiotako umeak osasuntsuagoak direla”. Zer esanik ez, hedabide askok bildu zuten izenburu hori, baina kontuan sakondu beharrean gaude, ezin baikara cherry picking edo froga osatugabe batekin itsutu eta azkenean sasizko zerbait hedatu. Sasizkoak hedatzen dira, kasu indibidualak aipatzen direnean, edota baieztapen bat egiten denean informazio asko isilpean […]

Amaia Portugal AEBtako ikertzaile talde batek antibiotiko bat topatu du aspaldiko partez, eta teixobaktina izena jarri diote. Baina ez hori bakarrik. Patogenoak erresistentziarik gabe hiltzen ditu, eta ongi ateraz gero luze iraun dezakeen botika bihurtu daitekeela iradokitzen du horrek. Joan den astean Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu batean, 1987tik ez dela antibiotiko mota berririk aurkitu zioen Pablo Ortiz Farmazia doktoregaiak, eta […]

Jon Irazusta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Urte hasierarekin batera ohikoa izaten da urtean zehar beteko ditugun proposamenak izendatzea. Zerrenda horretan nork ez du jarri honako zertxobait? Erretzea albo batera uztea, kirola egiten hastea, Gabonetan hartutako gehiegizko pisua kentzea, geure buruari denbora eskaintzea… Jarduera fisiko gehiago egitea edo kirol zehatz bat praktikatzea izaten dugu askotan zerrendan. Asmo horien ondorioa izaten […]

Euskara batuak laster 50 urte beteko dituen arren, oraindik ez da azentuari buruzko arau ofizialik. Gutxiago intonazioari buruz. Honek euskarara inguru erdaren ereduak sartzea dakar. Areago, euskaldun berrien kasuan. Euskara irakasten ari den jendea ahozko euskara irakasteko tresnarik gabe aurkitzen da, bai euskaltegietan, bai ikastola-eskoletan. Hutsune honen jabe izanik, UPV/EHUko EUDIA, Euskararen Bariazioa Aztertzeko ikerketa-taldeko ikertzaileek  euskara estandarra ahoskatzeko lehenengo […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Makinatxo bat misterioekin egin dugu topo asteon, baina guk ez dizkizuegu argituko. Luistxo Fernandezek bere jatorriaz zertxobait gehiago jakin nahi zuen. Horretarako, 2005etik aurrera munduko populazio zabalen azterketa genetikoa egiten dabilen Genographic egitasmoan parte hartu eta bere DNA analizatu du. Jatorriaren misterioa argitu nahian dabilela, beste bat aurkitu du R1b […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Nolakoa izan da landare karniboroen eboluzioa? Hauek, Darwinen ustez, munduko landarerik liluragarrienak lirateke. Oso urruti dagoen galaxia batetik ote datoz? Daniel Marinok ematen digu hauen jatorriaren berri On the origin of carnivorous plants: the oldest fossil found in Baltic amber artikuluan. Hainbat ahalegin egiten ari […]

Uxune Martinez Gure amama Mallabikoa zen eta sarritan kontatzen zizkigun herriko pertsonai ilustratuen inguruko hainbat kontakizun. Baina ez nion sekula entzun Luz Zalduegiri buruzko ezer. Luz Zalduegi Gabilondoren berri txiripaz izan nuen, hemeroteka baten nenbilenean artikulu zahar baten bila. Horrela ezagutu nuen amamaren herri berdinekoa zen emakume hura, Euskal Herriko lehen emakume albaitaria. “Gure herriko emakumea irmoa da.” Luz Zalduegi Gabilondo […]

Amaia Portugal Gaur egun gizakiak itsasoaz egiten duen erabilera konparagarria da XIX. mendearen hasieran lurrazalean egiten ari zenarekin. Mugarik gabeko ustiapen hark animalia askoren desagerpena ekarri zuen, eta neurririk hartu ezean, patu berbera izan dezake itsas biodibertsitateak hurrengo 150 urteotan. Azken 500 urteotan, gure planetako lurrazalean bizi ziren 500 animalia espezie inguru desagertu dira giza aktibitatearen erruz. Itsasoan, aldiz, bilakaera […]