Ezjakintasunaren kartografia #49

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 49

Nolakoa izan da landare karniboroen eboluzioa? Hauek, Darwinen ustez, munduko landarerik liluragarrienak lirateke. Oso urruti dagoen galaxia batetik ote datoz? Daniel Marinok ematen digu hauen jatorriaren berri On the origin of carnivorous plants: the oldest fossil found in Baltic amber artikuluan.

Hainbat ahalegin egiten ari dira zelula fotovoltaikoen eraginkortasuna lortzeko. Honen harira, Daniel Manzanok efektu kuantikoa darabilten hiru ikuspuntu aztertzen ditu: Quantum Thermodynamics V: Photocells.

Osasun sistemetan estatuen esku-hartzea beharrezkoa dela argudiatu ondoren, José Luis Ferreirak hainbat herrialdeetako esperientziak kontuan hartu eta parte-hartze honen zailtasunak aztertzen ditu: The role of Government in financing health care (& 2).


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.