Ezjakintasunaren kartografia #62

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #62

Landareek entzuteko gaitasuna dute. Baietz ba, benetan dela. Baina, galdera da, nola egiten dute ez badute belarrik ez burmuinik? Daniel Morenok azaltzen digu: When plants listen.

Jakina da itsutasunak arazoak sortzen dituela modu autonomoan mugitzeko. Baliteke honen soluzioa izatea, José Ramón Alonsok aurkezten digun entzefalora zuzenean doan gailu japoniar berri bat: Blind navigation.

Guztiok dakigu grafenoa material miragarria dela. Hala ere, ez da hain erraza dituen ezaugarri bikainekin faltan dituen beste batzuk esleitzea. Horretan dabiltza DIPCko ikertzaileak eta, egun, aurrerapauso berri bat eman dute grafenoa spintronikan erabil dadin: How to induce a giant spin-orbit effect in graphene.

Bizitzaren jatorri kimikoa gai erakargarria da. Alor honetako adituen jakin-mina piztu duen artikulu zientifikoa argitaratu da oraintsu eta Mapping Ignorance blogean bi sarrera eskainiko diote. Lehena, Isabel Pérez Castrorena da eta dibulgaziozko sarrera bat da: The beginning of life, uncracked by cyanide? Bigarrena, astelehenean argitaratuko da, eta ikuspuntu sistemikotik kritika bat da.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.