Ustez ezinezkoa egi bilakatu zuen Fukushimako istripuak

Dibulgazioa · Ekitaldiak

Inork ez zuen espero 9 graduko lurrikara egon zitekeenik Fukushima aldean, ordura arte erregistroek aipatzen zutenez inoiz ez zelako horrelakorik gertatu. Hala ere, lurrikara ondo jasan zuen zentral nuklearrak, baina ez ordu bat beranduago etorri zitzaion tsunami erraldoia. Olatuak lau erreaktore nuklearretan eragin zuen: Onagawa, Fukushima I, Fukushima II eta Toka II. Kaltetuena Fukushima I zentrala izan zen, non hiru erreaktore lanean ari ziren eta beste hiru geldirik.

1 irudia: Fukushima zentral nuklearra istripua baino lehenago.
1 irudia: Fukushima zentral nuklearra istripua baino lehenago.

Lurrikara gertatzerakoan fisio nuklearra hasi zen lanean zeuden hiru zentral nuklear horietan. Neutroi bakoitza energia askatzen hasi zen, baina ez prozesu kontrolatu batean egingo luketen antzera, lurrikarak segurtasun neurriak apurtu zituelako, beraz, beroa handitzen hasi zen, eta hori ekiditeko hozte-sistemak martxan jarri ziren.

Itsasoaren indarra

Fukushima zentrala itsasotik gertu zegoen erreaktoreak hoztu ahal izateko, eta honen indarretik babesteko 10 metroko dike bat zegoen, baina tsunamiaren altuera 15 metrotakoa izan zen. Itsasoko ura erreaktoretara heldu zen eta diesel generadoreak martxan jarri ziren erreaktorea hoztu ahal izateko, baina hauetara ere ura ailegatu eta elektrizitatea moztu egin zen. Energia elektrikoa sortzeko gailu guztiak puskatuta zeuden bateriak izan ezik, baina horiek zortzi orduz baino ezin zezaketen lan egin. Arazoak handituz joan ziren. Erreaktoreek energia sortzen jarraitzen zuten baina ez zegoen hauek gelditzerik edo hozterik, alegia, presioa handituz zihoan.

2. Irudia: 15 metroko tsunamiak babes hesia gainditu zuen.
2. Irudia: 15 metroko tsunamiak babes hesia gainditu zuen.

Irtenbide bakarra erreaktoreak purgatzea zen, eta, honen ondorioz, erradioaktibitate asko kanpora bota zen, baina Chernobylen gertatutako eztanda berriro gertatzea saihestu zuten horrela.

Istripu honen ostean, suspertzen ari ziren herrialdetako zentral nuklearren eraikuntza geldiarazi zen, baina hala ere programa nuklearra aurrera doa zenbait lekuetan. Istripuaren ondoren japoniarrek zentral nuklearren segurtasunean asko ikasi zuten eta, ondorioz, jakintza hori saltzen ari dira zenbait herrialdeei.

''La realidad de lo inimaginable''


———————————————————————————-

Egileaz: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (@Zientzia), zientzia gizarteratzea helburu duen erakundea da. Horren baitan, besteak beste, Bilboko Azkuna Zentroan (@azkunazentroa) puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko #Zientziateka hitzaldia antolatzen du hilean behin.

Artikuluaren testua Zientzia Kaierako kolaboratzailea den Adrian Alvarez kazetariak landu du, #Zientziatekako hitzaldian eskainitako datuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.