Dozena erdi ariketa udarako (5): Triangeluaren hipotenusa

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu Zientzia Kaieran. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean duzu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Ariketak Frantziako CNRSko blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik hartuta daude eta Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Han ostiralero ariketa bat aurki dezakezu, egutegi matematiko batetik hartuta. Egutegiak egunean ariketa bat dakar, astelehenetik ostiralera.

Hona hemen gure bosgarren ariketa: Triangeluaren hipotenusa.

triangelu angelu zuzenaren hipotenusa

5) ABC triangelu zuzenak B erpinean du angelu zuzena. Izan bedi M AB aldearen erdiko puntua eta N BC aldearen erdiko puntua. Baldin AN=19 cm et MC=22 cm badira, zenbat neurtzen du triangeluaren hipotenusak?

Hemengo ariketak eginda gehiagorako gogoa sortu bazaizu, badakizu, zoaz Défis du Calendrier Mathématique blogera edo egon adi eta lortu zure egutegia datorren urtean.

2 iruzkinak

  • Pitagorasen teorema erabili dugu honetarako: hiruki zuzen baten katetoen karratuen batura, hipotenusaren karratuaren berdina da.

    Hori jarraituz egindako eragiketek honako emaitza ematen digute: triangeluaren hipotenusak 26 cm neurtzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.