Ezjakintasunaren kartografia #86

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Ogi guztia ez da ogi berdina. Izan ere, botanikari batekin okindegi bat bisitatuz gero, aukeraz betetako mundu bat zabalduko zaigu. Daniel Marinok kontatzen digu A plant biologist inside a bakery artikuluan.

Lo egiten duzun postura horrek badu garrantzia. Eta, badago oso garrantzia den postura bat garunaren osasunerako. José Ramón Alonsok kontatzen digu: Best sleeping position for your brain.

Tunel-efektuan oinarritutako mikroskopioa, gai da metalezko gainazal bateko elektroi multzoak sortutako asaldura txikien uhinak ikusteko. Hau da DIPCko ikertzaileak lortu dutena antzematea euren zuzendariak, Pedro Miguel Etxenike, gidatuta: Visualizing charge oscillations on a metal surface.

Testu hau erronka bat da. Sei dimentsiotan moldatu behar zara eta supergrabitatearen teoriekin analisiak egin behar dituzu Calabi-Yau barietateetara heltzeko. Hau beharrezkoa dugu soken teoriari buruzko azkena ulertzeko asmoa baduzu. Carlos Shahbaziren eskutik: The geometry of String Compactifications (III): exploring the Calabi-Yau manifold .


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.