Hilabeteko artxiboa:

César Tomé López Eremua kontzeptu garrantzitsuenetako bat da fisika modernoan eta, oro har, honako hau adierazten du: espazioan nola jokatzen duten hala indar klasikoek, magnetikoek, elektrikoek eta grabitazionalek nola indar kuantikoek, elektrodinamikoak, kromodinamikoak, interakzio elektroahulak eta Higgsen indarrak. Eremuaren kontzeptuak arazo handi bat (arazo lazgarria, Einsteinen hitzak hona ekarrita) konpondu zien zientzialari ugariri: entitate materialen baten parte hartzerik gabe urrutitik […]

Amaia Portugal Desfileek baldintzatzen al dute gure janzkera? Galdera horri baietz erantzun dio Taiwan eta AEBtako ikertzaile talde batek, matematika eredu batean oinarrituta. Ondorio horretara iristeko, New Yorkeko pasarelatan eta kalean ikusitako arropen argazkiak alderatu dituzte. Gure armairuak eta modelo batenak, ba al dute zerikusirik? Jantziko al genuke kalean, pasarela batean ikusitako zerbait? Lehen kolpean ezetz erantzungo genuke gehienek, moda […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate “Eguzkikada” hitza ez da hiztegietan azaltzen, baina guk uste dugu egoki deskribatzen dituela Eguzkian gertatzen diren fenomeno bitxi eta indartsu guztiak. Eguzki-jarduera (edo Eguzki-aktibitatea) terminoa ere erabil genezake, baina Eguzkikadak hitzarekin, askoz hobe ulertzen da bat-bateko gertaera bortitzak direla, ezta? Eguzkiaren jarduerak mota askotakoak izan daitezke. Adibidez, Eguzki-orbanak, Eguzki-haizea, Eguzki-erupzioak, Eguzki-ekaitzak, Koroako Masa Igorpenak, ekaitz […]

Metal astunak, hidrokarburoak, petrolioaren azpiproduktuak eta kutsatzaile sortu berriak dira egungo kutsatzaile nagusiak. Hauetako kutsatzaile asko araztegietan metatzen dira. Izan ere, gizakiok botatzen dugun zikinkeria guztia garbitzea bada ere araztegien eginkizuna, araztegi gehienak ez daude prestatuta agertzen hasi diren konposatu berriak arazteko. Ondorioz, araztegia bera bihurtu da kasu askotan kutsatzailea eta hori nabari dute, adibidez, arrainek. Arrainak ingurunearen egoeraren neurgailu […]

Uxue Razkin Hona hemen asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Biologia Animalia handien eta txikien taupada maiztasunari erreparatu diote oraingoan Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak. Aurreko astean ikusi genuen metabolismoa tamainaren arabera aldatzen zela. Hala, bihotzaren taupadaren maiztasunak ere badu zerikusia tamainarekin. Artikuluan, ideia bat azpimarratu dute: animalia txikien bihotz-taupadak oso bizkorrak dira, maiztasun […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Ausazko bi taldeekin egindako esperimentuak, euretako bat kontrolezko taldea, giza ikerketen fidagarritasun adibidea nagusi dira (batez ere ikerketa klinikoetan). Baina ausazkotasuna ez balitzateke garrantzitsuena? Jon Gurutz Izquierdok jorratzen du gaia: Evidence-based trials: better compared than randomized. Espazio tridimentsional baten lauerrotore bat modu profesionalean gidatzeko tutoretza-gida […]

Uxue Razkin Ahaztuak gelditu dira haren ekarpenak. Ahaztuta bere ahotsa. Nettie Stevens ez da hain ezaguna. Zientzia-liburuetan agertzen da, noski, baina beti gizonezkoen ondoan, laguntzaile moduan, inoiz ez narrazio baten protagonista gisa. Bada, egindako ikerketa-lanak ozen eskatzen du bere lekutxoa mundu zientifikoan eta guk ahotsa jarriko diogu bai haren lanari, baita bere bizitzari ere. Nettie Stevens, genetista estatubatuarra, Vermont-en jaio […]

Arantxa Arzamendi George Dyson (Ithaca, New York, 1953), zientziaren historian aditua, txikitatik bizi izan zen zientzialariz inguratua. Freeman Dyson, fisikaria eta Verena Huber-Dyson, matematikariaren semea, Esther Dyson teknologi analistaren neba da. Aita katedratikoa zen Princetoneko Institute for Advanced Study (IAS) delakoan eta Georgesek han bizi izan zuen haurtzaroa. Hamasei urte bete zituenean zientzia girotik ihes egin nahi izan zuen, eta […]

Maria José Moreno 2003an Giza Genoma izeneko egitasmoak erabat zehaztu zituen giza DNAren oinarri kimikoak eta DNA hori osatzen duten 3.000 geneak. Ordutik hona, genetikan egin izan diren aurrerakuntzek zientzia-iraultza oso handia ekarri diote gure gizarteari. Oraindik hainbat urteko ibilbide luzea egin behar da datu guztiak ondo ulertzeko, baina azkenean finkatu ahal izango da zein diren Alzheimer edo minbizia bezalako […]

Amaia Portugal Liverpoolgo Unibertsitatean egin duten lan baten arabera, gure planeta duela milioi bat urte eta erdi inguru hasi zen barne nukleoa garatzen. Gainera, martxa honetan, Lurraren eremu magnetikoak bere horretan jarraitu beharko luke beste milioi bat urtez, ikertzaileok ondorioztatu dutenez. Lehen ere hitz egin izan dugu blog honetan, Lurraren kanpo nukleoak betetzen duen funtzio babesleaz. Hiru mila kilometro baino […]