Ezjakintasunaren kartografia #94

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

fungi-640x480Alzheimerren gaixotasuna enigma baten bildutako misterioa da. Hori dela eta, gaixotasunaren bueltan egiten den edozein aurkikuntza, nahiz eta itxuraz korrelazio xelebrea edo arraroa izan, interes handiaz aztertzen da. Horren artean dago honako hau, infekzio fungikoa izan daitekeela. Ignacio Amigok azaltzen digu What if Alzheimer’s disease was caused by fungi? artikuluan.

Einsteinentzat korapilatze kuantikoa, urruneko ekintza fantasmagorikoa zen, eta egun, mekanika kuantikoaren ezaugarri paradoxikoenetakoa izaten jarraitzen du. Zalaparta ugari sortu du oraintsu gai honetan esperimentu berri batek, baina badirudi ez dela haren garrantzia guztiz ulertzen. Daniel Manzanok artikulu-sorta bati ematen dio hasiera, gaiari fundamentuz ekiteko. Hauxe dugu lehena: The loophole-free quantum entanglement experiment (1): Bell’s Theorem.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.