Ezjakintasunaren kartografia #97

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Electron-Wavelengths

Denok dugu Marte gustuko. Ez dakigu oso ondo zergatik baina kontua da gustukoa dugula planeta gorria. Behar bada gugandik hain hurbil dagoelako edota, era berean, Lurraren berdin antzekoa eta hain desberdina delako. Marte eta Lurraren arteko desberdintasun handi bat da, atmosfera dentsoaren eza. Santiago Pérez-Hoyos astrofisikariak, planetetako atmosferen inguruan asko dakien nazioarteko adituak hitz egiten digu Marteko atmosferaz: MAVEN and how the sun blew Mars atmosphere.

Benetan harrigarria da inurriak talde-lana egiteko nola antolatzen diren. José Ramón Alonsok kontatzen digu Team building artikuluan.

Solidoen baden teoria da XX. mendeko aurkikuntza nagusietakoa materia kondentsatuaren fisikan. Hau oinarri hartuta, DIPCk aurrera darrai aurreko astean hasitako azalpenarekin eta kontatzen digu berriz, zer dela eta material batzuek elektrizitatea daramaten eta beste batzuek ez: Why do some materials conduct electricity and others don’t? (2): The band theory of solids.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.