Ezjakintasunaren kartografia #99

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

open-borders-640x426

Zoritxarrez, azken boladan asko hitz egiten da errefuxiatuez eta honen etorrerak duen eraginez. Baina ba al dakigu, esaterako, zeintzuk diren hain kopuru handien etorrerak duen eragin ekonomikoa, adibidez BPGn (barne produktu gordina)? José Luis Ferreirak aztertzen du gaia: A world of open borders.

Etorkizuna aurreikustea ez da erraza baina hala ere ez dugu albo batera uzten ahalegina. Hau da Malcolm Gayek egiten duena liburu interesgarri batean. Bertan makinen kontrol mentalari buruz dihardu. Liburuaren disekzioa egiten du Jorge Mejíasek When brain and machines blend artikuluan.

Batxilergoan kimika ikasi duen edonork daki, edo jakin beharko luke, zer den eraztun aromatikoa. Gutxik dakite ordea, zientzietako ikasketak dituztenek ere, badaudela eraztun aromatikoak non atomo guztiak metalak dira. DIPCko ikertzaileetako batzuk adituak dira gaian: All-metal aromatic compounds.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.