Hilabeteko artxiboa:

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa ———————————————————————————————————– Harrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa barreiatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen legez, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol-hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: arrosa kolorekoak dirudite odolaren […]

Amaia Portugal Marten patatarik erein ote daitekeen argitzeko, proiektua jarri dute martxan Perun, La Joya basamortuko lur idorra baliatuta. Planeta gorrian baratzeek bizirauterik izango ote luketen jakitea da helburua, baina bai eta Lurreko txokorik latzenetan laborantza ahalbidetzeko moduak garatzea ere. Erein al daitezke patatak Marten? Matt Damonen pertsonaiak The Martian pelikulan egiten zuena, zientzia-fikzioa da, ala zientzia soilik? Etorkizuna iragartzerik […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Aurreko artikulu batean Eguzkikaden jatorriaz aritu ginen. Hor ikusi genuen Eguzkiaren eremu magnetikoa zela eguzkikaden eragilea eta Eguzkiaren jarduerak 11 urteko ziklo bat betetzen duela. Gaur, azalduko dugu eremu magnetikoak zer fenomeno eragin ditzakeen eta fenomeno horiek gugan zein eragin duten. Eguzki-orbanak Ezagunenak Eguzki-orbanak dira, Eguzkiaren gainazalean, Fotosferan, azaltzen diren gune ilunak. Ingurua baino hotzago […]

Arantxa Arzamendi 2016ari hasiera emateko liburu zientifiko eta aldi berean entretenigarri bat aukeratu dut. Jakin-mina duten nerabe eta gazteentzat eragingarria, argitalpen ilustratu honen egileak italiarrak dira. Giovanni Bignami eta Cristina Bellon, testuaren arduradunak eta Federico Maniani, ilustratzailea. Giovanni Bignami (Desio, Italia, 1944), fisikari italiarra, astronomia eta astrofisika irakaslea da. Idazlan zerrenda luzea du, horien artean Il futuro spiegato ai ragazzi, […]

Laura Marcaidak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleak egindako gradu amaierako lanak emaitza esanguratsuak eman ditu. Laura Marcaidak produktu ekologikoen marketina eta hauen prezioa aztertzen dituen ikerlana burutu du eta bertan ondorioztatu du produktu ekologikoak erosteko oztopo nagusia ez dela prezioa, produktuok dendetan aurkitzeko zailtasuna baizik. Zenbait ondorio nabarmentzen dira Laura Marcaidaren lanean: hasteko, jakiak […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Biologia Afrikako lehoiak desagertzen ari dira. Iker Tubia kazetariak Berrian azaltzen digu horien dekadentzia izugarria izan dela: azkeneko 35 urteetan %75 jaitsi da populazioa. Panthera elkarteak aditzera eman duenez, duela mende bat 200.000 lehoi basa bizi ziren Afrikan. Egun, dirudienez […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Denok dugu Marte gustuko. Ez dakigu oso ondo zergatik baina kontua da gustukoa dugula planeta gorria. Behar bada gugandik hain hurbil dagoelako edota, era berean, Lurraren berdin antzekoa eta hain desberdina delako. Marte eta Lurraren arteko desberdintasun handi bat da, atmosfera dentsoaren eza. Santiago Pérez-Hoyos […]

Uxue Razkin Lyme Regisen (Ingalaterra) jaio zen Mary Anning. Bere aita, Richard, arotza zen. Gainera, itsas aztarnategietan aurkitutako fosilak saltzen zituen eta horrela lortzen zituen irabaziak baina familia txiroa zen. Joseph eta Mary izan ziren heriotzatik libratu ziren seme-alaba bakarrak.Hauek aitari itsasertzean fosilak bilatzen laguntzen zioten. Anningek, beraz, txikitatik edan zuen aitaren zaletasun horretatik. Aitak afizio zuen alorra, berak bokazio […]

César Tomé López XIX. mende hasieran urrats erabakigarriak eman ziren ondoren Gauss-ek ez-euklidear izendatuko zituen geometriak matematikoki eraikitzeko prozesuan. Hain zuzen, Carl Friedrich Gaussek berak 1813an eta Ferdinand Karl Schweikart-ek 1818an, bakoitzak bere aldetik, geometria mota horren oinarrizko ideiak garatu zituzten, non Euklidesen paraleloen postulatua ez den egiazkotzat hartzen. Bietako batek ere ez zituen bere emaitzak argitaratu. Esparru akademikoetan geometria […]

Amaia Portugal Zelula gaiztoak fluoreszente bihurtzen dituen likido bat sortu dute, ehun osasuntsuetatik askoz nabarmenago bereizteko, eta hartara, tumorea erauzi behar duen zirujauaren lana errazteko. Minbizia egoskorra da. Behin harrapatuta, ez gaitu berehalakoan uzten, eta ederki dakite hori zirujau onkologoek. Batzuetan, ebakuntza egin, tumorea eta inguruko ehuna erauztea lortu, eta hala ere, atzera berragertu egiten da gero. Izan ere, nahi […]