Hilabeteko artxiboa:

Gorka Kobeaga eta María Merino 2015eko irailaren 29an egunkari guztietako lehen orrialdean ikusi genuen Marte. Orduan, MRO zundak antzemandako aztarna beltzak gatz hidratatuak direla baieztatu zituen NASAk. Horrek, Lurretik kanpora bizirik badagoen – edo inoiz izan den – galdera berriz ekarri du ahora. Orain arte, bizia garatzeko ura beharrezkotzat jo izan da, nahiz eta ez diren beste aukera batzuk baztertu, […]

Faktore askok eragiten dute hortzetako inplanteek ahoan duten portaeran eta sor ditzaketen arazoetan, hala nola inplanteen osagaien materialek, diametroak, luzerak edo inplantea hezurrera lotzeko moduak. UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Ugutz Garitaonaindia ingeniariak horiek guztiak aztertu ditu simulazio numerikoaren bidez, eta hortzetako inplanteak optimizatzeko bideak proposatu ditu. Inplanteek huts egitea saihestea da horren helburua, eta behar bezala funtzionatzea pazienteen ahoetan. Mendaroko […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Biologia eta fisiologia Metabolismoaren kontzeptua eta bere historia gerturatu dizkigu artikulu honen bitartez César Tomé Lópezek. Hasieran, mediku hipokratikoek “egosketa” deitu zioten prozesu horri. Santorio Santoriorekin (Veneziako medikua) etorri zen aldaketa XVII.mendearen hasieran, Galileoren printzipio mekanikoak sartu zituen fisiologiaren ikerketan: […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Nobleen odol urdina delako hori, hitz egiteko modu soil bat besterik ez da. Baina, egon badaude odol urdina duten animaliak. Urdin, urdina gainera. Jaime de Juanek aurkezten dizkigu The blue blood of the horseshoe crab artikuluan. Mota askoko zelula espezializatuekin osatuta dago gorpua. Eta, galdera […]

Zientzialari 45 – Ibon Galarraga: “COP21ean klima aldaketaren aurka hartutako akordioa oso garrantzitsua da” from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. 2015eko abenduan COP21 izeneko gailurra antolatu zen Parisen klima-aldaketaren kontrako neurriak hartzeko. Zertan datza han lortutako akordioa? Eraginkorra izango al da? Ibon Galarraga BC3 zentroko ikertzaileak galdera hauen erantzuna eman digu gaurko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko […]

César Tomé López Metabolismoa da organismo bizietan etengabe gertatzen diren aldaketa kimikoen multzoa, zeinari esker elikagaietatik energia eta molekula sinpleak lortzen diren, eta horietatik molekula konplexuak sintetizatzen. Mediku hipokratikoek “egosketa” esaten zioten elikagaiak gorputzaren humore bihurtzeari, sukaldaritzarekin analogia eginez. Analogia hori oinarria izan zen azpian zeuden prozesuak imajinatzeko, XVII. mendera arte. Anatomista greziarrak —Aristotelesetik Galenoraino— gorputzeko barne-organoak gero eta zehatzago […]

Amaia Portugal Autoetako nabigatzaileek erabiltzen dituzten satelite berberak baliatuta, ozeanoen garaiera ezagutu daitekeela erakutsi dute ikerketa batean. GPS seinaleek itsas azalean egiten duten islapenari buruzko informazioa biltzea da gakoa. GPS seinaleei esker, askoz ere gutxiagotan galtzen gara orain, ezezaguna zaigun errepideren batean gidatzen ari garenean. Satelite bidezko nabigazio sistema globala estrategia militarrerako sortu zuten hasiera batean, baina haren aplikazioak nabarmen […]

Jose Ramon Bilbao Homo sapiens espeziearen genomaren sekuentziazioak agerian utzi zuen oso urriak zirela gene proteina-kodeatzaileak eta horrek harridura eragin zuen zientzialarien artean, nolabait ezbaian jarri zelako genoma hitzaren jatorrizko esanahia, hau da, “gene guztien multzoa”. Izan ere, ordura arteko espekulazioek 100.000tik gora gene egongo zirela aurreikusten zuten, 23 kromosomatan banatutako 3.000 milioi DNA-nukleotidoetan zehar. Hasierako analisiek, ordea, 35.000 baino […]

Elementu metalikoak ez dira degradatzen, ez kimikoki ez biologikoki, eta, horren ondorioz, iraun egiten dute ingurumenean. Toxikoak izan daitezkeela kontuan hartuta, hauek arazo larriak sor ditzakete. Azibar Rodriguez UPV/EHUko IBeA ikerketa-taldeko ikertzaileak kutsadura metalikoa nora heltzen den aztertu du. Estuarioetako eta goi-mendietako kutsadura metalikoak zer banaketa geografikoa duen, denborarekin nola aldatu den eta kutsadura horrek zer ondorio toxikologiko dituen aztertu […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Teknologia eta medikuntza Amaia Portugal kazetariak dakarkigu albiste hau: Wake Forest Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek hezur eta giharrak sortu dituzte hiru dimentsiodun inprimagailu batekin, giza eskalan eta haien benetako barne egitura errespetatuz. Baina beren funtzioa behar bezala beteko duten gorputzeko atal […]