Zientzialari (47) – Koldo Garcia: “Lehen genoma irakurtzeko gai ginen, baina orain eraldatu dezakegu”

Zientzialari 47 – Koldo Garcia from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

CRISPR izenekoa genoma editatzea ahalbidetzen duen teknika berria da. Orain arte genoma irakurtzeko gai baginen, teknika honi esker posible da genoma eraldatzea. Aurkikuntza honek, jakina, ate ugari ireki ditu etorkizunera begira, baina era berean eztabaida etiko garrantzitsuak piztu ditu.

Gai honetaz gehiago jakiteko Koldo Garcia UPV/EHUko eta Biocruceseko ikertzailearekin izan gara. Berak CRISPRen jatorriaz eta aplikazioez hitz egin digu, eta auzi etikoak zeintzuk diren azaldu digu.

Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>