Ezjakintasunaren kartografia #125

ezjakintasunaren kartografia 125

Pentagrafenoa 2015. urteko hasieran proposatu zen eta agian ez litzateke karbonoaren alotropoa izango, grafenoaren birorientazio kristalografikoa baizik. Francisco R. Villatorok azaltzen digu zergatik Penta-graphene: to be or not to be artikuluan.

Zientzia modernoarekin harremana duen arazo filosofiko garrantzitsuenetarikoa izan da, ulertzea zelan uztartzen diren hain ondo gure zentzumenek ematen diguten informazio kualitatiboa eta gure adimenak ulertzen duen informazio matematikoa. Jesús Zamora Bonillak aztertzen du gaia The rise and fall of the representational theory of measurement artikuluan.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>