Hilabeteko artxiboa:

Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao Arrainen taldeak 28.000 mila espezie inguru zituela estimatu zen 2006. urtean; gaur egun ordea, 32.800 espezie aurki daitezke FishBase datu-basean, ugaztuenen eta hezgatiek osatzen duten espezie kopuruaren bikoitza, alegia. Azken hamarkadan genomak eta transkriptomak sekuentziatzeko metodo berriak garatu dira, bai eta sekuentzia kontsensuen antolaketa baimentzen duten programak ere. Hau da, gene-kodea aztertzea baimentzen […]

Egungo sendagaien % 70 inguru mintz hartzaileen aurkakoak dira. Hartzaile horiek zelularen kanpoaldean daude, eta eginkizun erabakigarria dute informazioa zelularen barrualdera igortzeko prozesuan. Hori dela eta, sendagai zehatzagoak eta eraginkorragoak egin ahal izateko, hartzaile horien jarduera erregulatzen duen mekanismo molekularra deszifratu behar da. Biofisika Institutuko Xabier Contreras ikertzaileak arlo horretan aurrera egin duen ikerketa baten parte hartu du. Ikerketa honek […]

Uxue Razkin Kimika Sagardo naturalari heldu dio Josu Lopez-Gazpio kimikariak. Hasieratik argitzen digu kontua esaldi batekin: sagardoa ez da naturala. Halere, sagardo botila guztietan naturala dela jartzen du. Orduan, zer? Lopez-Gazpiok ederto batean azaltzen digu ‘natural’ hori 1979ko abuztuaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean agindutakoa betetzen duen sagardoa delako. Aginduaren 4. artikuluan definitzen da: praktika tradizionalak jarraituz egindako sagardoa da, gehitutako […]

Energia berriztagarrien iraultzak beharrezkoa du material berriak sortzea. Horien artean dauzkagu material organiko fotovoltaikoak. Hauek, besteak beste, zelula malgu eta merkeen ekoizpena ahalbidetuko dute. María A. Izquierdo-Morelosek kontatzen digu Looking for new materials with applications in organic solar cells artikuluan. Gure eguzki sisteman Artizarra da infernutik gertuen dagoen planeta. Baina, bitxia bada ere, zerua izan ei zitekeen denbora luzez. Santiago Pérez […]

Uxue Razkin Birritan ikusita ere, inork ez zukeen ezagutuko. Giliani, Ziliani, Guilani… bere abizena aldatzeko joera zeukaten ingurukoek ere. Pentsa, existitzen ez dena izendatzeko zenbat termino erabiltzen ditugun, bakoitzak mitoa edo legenda ulertzen duen modura egokituz. Mitologiako pertsonaia izan zitekeen Alessandra, eta halaxe zela pentsatzen zuten gehienek; hildakoen erreinuko Hades bezala, azpimunduko jaun eta jabe, Herioz inguraturik bizi zena. Ez […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Ipar Amerikako hego-mendebaldeko basamortuetan bizi diren kanguru-arratoiak (Dypodomys generokoak) asteetan eta hilabeteetan egon daitezke urik edan gabe. Hazi eta landare lehorrak jaten dituzte metabolismoa asetzeko behar duten energia lortzeko. Kanguru-arratoiak deritze aurreko hankak oso-oso laburrak dituztelako, eta atzeko hanka luze-luzeekin jauziak eginez mugitzen direlako, kanguruen antzera. Animalia txikiak dira (10-20 cm-koak, […]

Amaia Portugal Inoiz egin den zuhaitzen inbentario handiena bildu dute nazioarteko ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, basoak espezieen aldetik zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta azkarrago eta gehiago hazten dira zuhaitzak, eta beraz, egurrari merkatuan ateratzen zaion etekina ere handiagoa da. Ekonomiaren terminologia aplikatuta, biodibertsitateari eusteak superabita dakar. Ekologiaren ikuspegitik, basoen biodibertsitateak duen garrantziaz ez dago zalantzarik. Baina baten batek horrekin […]

Eduardo Angulo Behin norbaitek galdetu zidan zer den puzkerra, eta hona nik erantzun nuena: halaxe da puzkerra aireaz gorpuztua, haizea bihotzean penatan dabilen arima batzuetan putzetan, batzuetan trumoietan ura, isurian dabilena beti indarrez eta korrika doakiguna Francisco de Quevedo , ‘Olerki bat puzkerrarentzat’ Euskaltzaindiaren Hiztegia: Uzkitik behingoan kanporatzen den haizea, bereziki zarata egiten duena. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa: Puzkerra: Uzkitik kanporatzen […]

Enara Zarrabeitia eta Izaskun Alvarez Orain dela gutxira arte, gure inguruko etxebizitzak ingurunea errespetatuz eraikitzen ziren. Euskal baserriak, oro har, eraikitzen ziren eguzkiaren orientazioa, aire-korronteak, eta beroa sortu edo mantentzeko distribuzioa kontuan izanda; eta, zer esanik ez, lekuan lekuko materialez baliatuz. Baina hori guztia alde batera utzi, eta eraikuntzak beste norabide bat hartu zuen. Azken urteotan, etxebizitzak eraikitzeko orduan kontuan […]

PlasticsEurope elkartearen 2015eko lanaren arabera, Europak 47,8 milioi tona plastiko eskatu zuen 2014an, eta tona horien % 90ek iturri berriztaezinetan zuten jatorria. Gainera, 25,8 milioi tona plastiko zaborretara bota ziren, eta horietatik % 30,8k zabortegietan bukatu zuten bizi zikloa, oraindik ere hori baita EBko herrialde askotan hondakinak kudeatzeko lehen aukera. Kudeaketa horren alternatiba ekonomia zirkularrean oinarritzen da: ekonomia zirkularrak, ekonomia […]