Gizakion erronka etikoak, teknologia berrien aurrean

Argitalpenak · Dibulgazioa

Orain dela ia urtebete Zientzi Kaiera blog honetan Albert Cortina eta Miquel-Àngel Serraren beste liburu bat aipatu nuen, Gizakiak ala postgizakiak?, ¿Humanos o posthumanos? (2015). 2016an argitaratu duten “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” bigarren liburu honetan, lehen aipatzen ziren ideia nagusiak berresten dira, egileek eztabaida gaiak aipatzen dituzte eta etorkizunari begira ikuspegi baikorra ematen dute.

humanidad

Liburuaren edukia Nazioarteko Menéndez Pelayo Unibertsitateak Santanderreko Magdalena Jauregian 20153ko irailaren 2tik 4ra antolatu zuen “Singularidad tecnológica y mejoramiento humano y neuroeducacional” ikastaroko hitzaldia dira. Ikastaroak Tatiana Pérez de Guzmán el Bueno Fundazioaren babesa izan zuen eta hiru ardatz nagusiren inguruan egituratu zen: berezitasun teknologikoa, giza hobekuntza eta neuroheziketa.

Teknologia emergenteen ondorioz giza espeziea modu artifizialean garatuko da eta gizaki mota berri bat sortuko da. “Hobekuntza” hauen ondorioz azkarragoak izango gara, bizitza luzatuko da eta zoriontsuagoak izango gara, baina aurrerakuntza teknologikoek eragina izango dute etika mailan. Aldaketa horiei aurre egiteko prest al gaude? Edo, alderantziz gure ondare genetikoa kontserbatu behar dugula defenditzen dugu, gure askatasun eta duintasun besterenezinekin?

Bideoa: “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” liburuaren aurkezpena.

Argitalpenaren fitxa

  • Izenburua: Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes
  • Koordinadoreak: Albert Cortina, Miquel-Ángel Serra
  • Argitaletxea:Ediciones Internacionales Universitarias, 2016
  • Orrialdeak: 413
  • Prezioa: 24 €
  • ISBNa: 9788484693383
  • Non eskuratu: Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostiako udal liburutegietan; Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian eta Aiete Kultur Etxeko liburutegian.

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.