Hilabeteko artxiboa:

Unibertso ezegonkor baten bizi gara. Gure buruen gainean, eta orokorrean biziaren gainean, Damoklesen ezpata asko esekita daude. Horien artean badago bat ez dugula kontuan hartzen, Lurraren ingurutik 25 argi-urteko erradioan dagoen supernoba baten eztanda.  Hala ere, dena ez da txarra izango. Santiago Pérez-Hoyosek azaltzen digu Cloudy, with a chance of supernova artikuluan. Duela gutxi iragarri dute odol-transfusio batek gaztetu gaitzakeela. […]

Hainbatetan irakurri eta entzungo zenuten buruari eragiteak badituela onurak. Ez goaz aztertzen zeintzuk diren onura horiek, baina urtea bukatzeko garuna dantzan jarriko duen jolasa dakargu blogera. Gabon zahar egunean esaguzue, zer da emakume zientzialariei buruz dakizuena? Ez estutu, ez da azterketa bat. Letra-zopa bat duzue jarraian, bertan hamar emakume zientzialarien abizenak ezkutatu ditugu. Guztiei buruz Zientzia Kaiera eta Mujeres con Ciencia […]

Uxue Razkin “Neba bezain abenturazale eta irudimentsua zen, eta hark bezainbesteko gogoa zuen mundua ezagutzeko. Ez zioten eman eskolarik, ordea”. Gela bat norberarena. Virginia Woolf   Judith Shakespeare existitu izan balitz, bere neba William bezain ona izango zatekeen. Baina ez zioten aukerarik eman hori egiaztatzeko. Gela bat norberarena (A room of one’s own, 1929) saiakeraren atal batean aurkeztu zigun Virginia […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Azaroan eta abenduan ostra onenak kontsumitzen dira, Galiziako itsasadarrean hazi izan diren ostra arruntez ari natzaizue. Sasoi honetan ostrak kontsumitzea ez da halabeharrez gertatzen. Izan ere, arestian aipatutakoak badu moluskuen ugalketarekin zerikusia. Ugaltzea ez da merkea, energia asko behar baita sortu behar diren egitura berriak ekoizteko. Alde handia dago espezie batzuk eta besteek egiten duten ugaltze-ahaleginari […]

Amaia Portugal Ehunka haurrek epilepsia fotosentikorra jasan zuten 1997an, Pokemon telesailaren atal bat ikusi ostean. Sei segundoz pantaila bete zuten irudi argitsu eta azkarrek izan zuten errua. Gertaera horren eta antzekoen atzean dagoen mekanismoa xehatu dute ikertzaile batzuek, neuronen eredu konputazional baten bitartez. Orain ia hogei urte, zeresan handia eman zuen Pokemon telebista saioko atal batek. Lehen denboraldiko 38. atala […]

Mikel Aizpuru Kanpoko ikusle bat Euskal Herrira etorriko balitz eta hemengo unibertsitate-sarea nola eratu den jakin nahiko balu, erraza litzateke erantzuna: hiru unibertsitate publikok (EHU, NUP eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak) eta hiru unibertsitate pribatuk (Deustukoa, Nafarroakoa eta Mondragon Unibertsitatea) osatzen dute gure unibertsitate-sistema. Gure bisitaria harrituta geratuko litzateke, aldiz, ehun eta berrogei urte atzera joz gero, bat bera […]

Oihane Jaka Muskulu-distrofiak herentziazko gaixotasun multzo heterogeneoa dira, eta beraien bereizgarri nagusia gihar eskeletikoko muskulu-zuntzen degenerazio progresiboa da. Muskulu-distrofia mota asko daude, horien artean gerrietako muskulu-distrofiak (LGMD). Gerrietako muskulu-distrofiek gerri pelbikoko eta eskapularreko zein enborreko muskuluei erasaten diete, eta elkarren oso antzekoak dira fenotipikoki. 2A motako gerrietako muskulu-distrofia (LGMD2A), CAPN3 geneko mutazioen ondorio den gaixotasun autosomiko azpirakorra da. CAPN3 geneak […]

Saturnoko atmosfera gas multzo erraldoi bat da, Lurrarena baino hamar aldiz handiagoa, eta batez ere hidrogenoz osatuta dago. Eguzki-sistemako planeta guztiek baino zorrotada korronte zabalagoa eta biziagoa du. Ekuatore atmosferan 1.650 km/h-ko abiadura ere hartzen duten haizeak ibiltzen dira mendebaldetik ekialdera, Lurraren ekuatorean sortzen diren urakan-haize suntsitzaileek halako hiruko indarra dutenak. Saturnoren atmosferako zorrotada korronte handi horrek 70.000 km inguru […]

Uxue Razkin Medikuntza Ospitale-eremutik kanpo hartzen den pneumonia heriotza-eragile garrantzitsua da: urtero 1.000 biztanletik 2-8ri eragiten baitie, eta %10-15eko heriotza-tasa baitu ospitaleratzen diren pazienteetan eta, are handiagoa, zainketa intentsiboko unitateetara (ZIU) eramaten dituzten kasuetan. Galdakao-Usansolo Ospitalean eta Barrualdeko Eskualdean egindako eta UPV/EHUn defendatutako ikerketa batean, biomarkatzaile jakin batzuk ere aztertzea proposatu dute, pneumoniaren eboluzio txarra izateko arriskua duten pazienteak doitasun […]

Noiz sortzen da zientzialariaren estereotipoa? Zein adinetan? Hau jakiteko modu bat badago eta José Ramón Alonsok aurkezten digu: Draw a Scientist! Ioi-kanal mekaniko berriak aurkitzeko prozesua Sherlock Holmesek egingo lukeen horietako bat da. Sergio Laínezen artikulua: Molecular Detectives: discovering new ion channels (II). Denak ez du balio material spintroniko berriak topatzeko orduan. Esaterako, isolatzaile topologiko baten gainean konplexu metaliko bat jartzea eta […]