Egilearen araberako artxiboa: Zientzia Kaiera

<span property="name">Zientzia Kaiera</span>

Antonio Martínez Ron Ornitologoek aspaldi dakite sorbeltza oso bizidun bitxia dela. Behaketa eta neurketei erreparatuta, sumatzen zuten hegazti hauek gai zirela airean denbora tarte luzeak emateko, lurra ukitu gabe edo habiara jaitsi gabe. Uste zuten lo ere airean egiten zutela, hegaka biribilak egiten. Felix Lietchiren taldeak (Suitzako Institutu Ornitologikoak) berriki frogatu du sorbeltzak Saharan zehar egiten duen ibilbidean izugarrizko balentria […]

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoa zerbitzuan egindako ikerketan, Paula Corcuera Elóseguik, Haurren Pneumologiako mediku-ondokoak, ikertu du zenbateraino den baliagarria botatako oxido nitrikoaren maila neurtzea haurren asmaren diagnostikoa eta tratamenduaren monitorizazioa eta jarraipena egiteko proba osagarri gisa. Proba erabilgarria dela frogatzeaz gain, bularreko umeetan aplikatzeko teknika bat garatzea lortu du. Asma da haurren artean gehien agertzen den gaixotasun kronikoa.  Corcuera doktorearen […]

2013ko urriaren 1ean, 2an eta 3an, Passion for Knowledge Quantum13 izeneko zientzia-jaialdiaren barruan, Naukas Quantum hitzaldiak eman zituzten Naukas webguneko zenbait kolaboratzailek Juan Ignacio Pérezek, EHUko Fisiologiako katedradunak, Naukas Quantum hitzaldietako bat -“Zazpi deabru txikiak” izenburukoa- eman zuen. Ondoko bidean ikus dezakezue hitzaldia:

Peru S. Gamarra C. P Snow fisikariak bete betean asmatu zuen duela 50 urte: garai hartan humanitateak lantzen zituzten pertsonen eta zientzia aurrera eramaten zuten zientzialarien artean zegoen tartea izugarri handia zen. Amildegi bat bien artean. Hau guztia azaltzeko konparaketa bat egitea erabaki zuen. Bere ikerketekin konturatu zen bazirela ikasiak ziren pertsona asko –idazleak, musikariak, margolariak, pentsalariak…- zientziaren gainean ideiarik […]

Antonio Martínez Ron Veneziaren hondoratzea geldoa da, baina saihestezina. Urteko 1 mm hondoratzen doa, eta mandatariak, izugarrizko ahaleginak egiten ari dira, patrimonioa salbatu nahi baitituzte sarri gertatzen diren uholdeetatik. Baliteke ordea hiria kontserbatzeko lan hauek espero denaren aurkako ondorioak ekartzea. Hala dio berriki Scientific Reportsen argitaratu den txostenak. Veneziaren erdigunea, itsas mailatik 90 cm gora dago.  Bestetik, Klima Aldaketarako Gobernu […]

Peru S. Gamarra Gure gizarteak konfiantza handia du zientzian. Hori da, behintzat, urtero egiten diren inkestek erakusten dutena. Gogoko dugu zientzia eta gogoko ditugu zientzialariak ere. Horixe baietz! Izan ere, oso lanpostu gutxi daude zientzialariena baino maitatuagoak direnak. Kuriosoa da, baina errealitatea honelakoa da. Arrazoi asko egon daitezke honetarako, baina bada bat besteen gainetik dagoena: zientziari esker hobeto bizi gara. […]

Nekazaritza eta industria arloetako azpiproduktuetatik abiatuz, UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko BIOMAT ikerketa taldeak mintz berritzaile bat garatu du, %100 bideogradagarria, konpostagarria eta termozigilatu daitekeena. Lehengai berriztagarri bezain oparoak dira landare-proteinak; erraz lor daitezke nekazaritza eta industriako azpiproduktuetatik, eta ontzien eta bilgarrien eremuan aplikatzeko modukoak izan daitezkeen ezaugarriak dituzte, egoera lehorretan barrera propietate onak dituzten mintzak sortzeko gaitasuna dutelako. Horrez […]

Ezaguna denez, hurrengo ostiral eta larunbatetan gure inguruko zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handiena egingo dugu. #Naukas13-ri buruz ari naiz, jakina. Baina zientzia jaialdia ez da bukatuko larunbatean, iluntzean. Atsedena hartuko dugu igandean eta Donostiara joango gara, han beste zientzia-ekitaldi handia hasiko baita astelehenean, #Quantum13 alegia. Niels Bohr fisikari handiaren atomo-ereduaren mendeurrena izan da Passion for Knowledge izeneko emanaldi zientifikoaren bigarren edizioa egiteko […]

Prozesu biologiko gehienetan parte hartzen dute proteinek. Dituzten funtzioetako asko betetzeko mugitu egin behar dute. Adibidez, zabaldu edo itxi egiten dira, barnean molekulak gorde eta garraiatzeko. Orain arte mugimendu horiek ikertzeko metodo garestiak  besterik ez ziren aukeran: superordenagailuak behar ziren eta egun askotako kalkuluak. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Mekanikako sailak bide laburragoa garatu du orain. Robotek eta proteinek […]

Antonio Martínez Ron Baleei larrua erre egiten zaie, anpoilak ateratzen zaizkie, beltzaran jartzen dira. Horiek dira ondorio deigarrienak joan den astean  Scientific Reports aldizkarian argitaratu den lanean. Bertan, hiru bale motaren larruak aztertu dira, bi urtean zehar  baleak Kaliforniako kostaldearen aurrean igaro direnean. 2007-2009 tartean ikerlariek balea urdinen 106 larru lagin hartu zituzten, eta bai zere komunen 55 lagin  eta […]