Zulo beltzen misterioak argitzen

Ekitaldiak

Zulo beltzak ezagutzen ditugun objektu astrofisiko liluragarrienak dira. Ezin ditugu zuzenean ikusi; izan ere, haien indar grabitatorioa hain handia da ezen argiak ere ezin duen haien ingurutik ihes egin guregana heltzeko. Baina eragiten dituzten hainbat efektuek salatzen dituzte.

Zulo beltzak nola eratzen diren nahiko ondo ulertzen badugu ere, oraindik ez dago hain argi haien eboluzio zehatza zein den, hala nola zer gertatzen den haien barnean. Esan genezake hauxe dela, izatez, zulo beltzei buruzko galdera ireki funtsezkoena.

David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak gai hauei buruz hitz egingo du ‘Zulo beltzen misterioak argitzen’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau urriak 19an arratsaldeko 19:00etan izango da Azkuna Zentroan.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Zulo beltzen misterioak argitzen

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.