Candida auris, nazioarteko osasun-alerta sortu duen onddoa

Azken hilabeteotan, zenbait nazio-mailako eta nazioarteko agentziek hainbat alerta igorri dituzte Candida Auris izena duen onddo mota baten inguruan, ospitaletako paziente kritikoengan infekzio larriak sortzen ari baita. Antzematen zaila den eta gaur egun ditugun sendagaien aurrean erresistentea den agente infekziosoa da eta hilkortasun-tasa altuak eragin ditzake. Orain arte, Espainian, Danimarkan eta Estatu Batuetan izan du intzidentzia gehien.

Guillermo Quindós, UPV/EHUko mikrobiologiako katedraduna, organismo honen inguruan arituko da “Candida auris, nazioarteko osasun-alerta sortu duen onddoa” izenburua daraman hitzaldian.

Hitzaldia datorren apirilaren 4an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da.

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira lehenik Azkuna Zentroko informazio-gunean.

Xehetasunak

Data:
2017ko apirilaren 4a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>