Artea & Zientzia TopArte-n

Ekitaldiak

Artea eta zientzia, itxuraz, elkarrengandik urruti dauden bi jakintza mota dira, neurri handi batean espezializazio profesionalaren eta heziketa konpartimentatuaren ondorioz. Banaketa artifizial hori aztertzetik sortu zen bi kulturen estereotipoa, zientzien eta giza zientziena, jakintza horien arteko arrailaz hitz egiterakoan. Errealitatean, zientzia eta artea konektatuta daude eta ezein jakintza mota ez da besteekiko iragangaitza. Jar ditzagun adibide batzuk: Nola sor liteke artelan plastiko bat zientziak emandako teknikak erabili gabe? Nola interpreta genezake materialen aukeraketa?

Gai horiek eta lotutako beste batzuk omena duten profesional batzuek landuko dituzte (artistak, ilustratzaileak, filosofoak eta zientzialariak); zientzia eta artea uztartzen dituen lokarri lausoari erreparatu diote. Zientzia & Artea zikloa Deborah García Belloren zuzendaritzapean garatuko da ostegunetan txandaka 2017ko apiriletik (6 eta 27) maiatza arte (11 eta 25) egingo diren lau jardunaldietan, 19:00etatik 21:00etara Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren jarduera hau TopARTE egitarauan kokatzen da, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. urteurrena ospatzeko. Sarrera doakoa da, hala ere, bertara joateko beharrezkoa da gonbidapenak aurrez hartzea Guggenheim Museoan bertan edota bere web orrialdean.

Egitaraua

2017/4/6 – «Gure ondare artistikoa biltzen eta erakusten duen zientzia»; Oskar Gonzalez, Ainhoa Sanz Lopez de Heredia eta Aitziber Velasco arituko dira.

2017/4/27 – «Natur fenomenoen ezagutza eta irudikapena»; Xavier Durán, Clara Cerviño eta José Ramón Marcaida arituko dira.

2017/5/11 – «Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa»; Pau Alsina eta Juan Luis Moraza arituko dira.

2017/5/25 – «Zientzia arterako tresna»; Jacobo Castellano, Deborah García Bello eta Sergio Prego arituko dira.

Artea & Zientzia TopArte-n

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:00etatik 21:00etara
Tokia
Guggenheim Museoa
Helbidea
Abandoibarra 2, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.