‘Matematikak eguneroko bizitzan’ hitzaldi-sortaren XIV. edizioa

Ekitaldiak

Matematikak eguneroko bizitzan” hitzaldi-sorta izango dugu apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 18a bitaratean Bilboko Bidebarrietan Liburutegian. Hitzaldi bana egongo da ostegunero arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Matematikak eguneroko bizitzan duen presentzia nabarmentzea helburu duen ziklo honen XIV. edizioa da. Izan ere, matematikari esker posible dugu biharko eguraldiaren iragarpena jakitea edo argazki kamera digitalak erabiltzea. Baina aplikazioetara zuzenduta ez dagoen matematikak ere berebiziko garrantzia du. Euskal Herriko Unibertsitateak, Espainiako Matematikako Errent Elkarteak, BCAM-ek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Bilboko Udalak antolatu duten ekitaldi honen egitarauak, matematikak teknologian, eboluzioan, medikuntzan, komunikazioan eta gainontzeko hainbat arloetan duen garrantzia nabarmendu nahi du.

  • 2017ko apirilaren 17, 19:30etan: “Ramanujan, tú a Londres y yo, Hardy,… a la India”, Guillermo Curbera ( Sevillako Unibertsitatea)
  • 2017ko maiatzaren 4, 19:30etan: “Ocho apellidos matemágicos”, Nelo Maestre (Divermates).
  • 2017ko maiatzaren 11, 19:30etan: “La geometría invisible del océano”, Ana María Mancho (ICMAT-CSIC).
  • 2017ko maiatzaren 18, 19:30etan: “Datuez ikasten duten algoritmoak eguneroko bizitzan”, Inés Garmendia (Unidad de Apoyo a la Investigación – Osakidetza).

Hitzaldiok zuzenean jarraitu ahal izango dira ere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

‘Matematikak eguneroko bizitzan’ hitzaldi-sortaren XIV. edizioa

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:30etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.