Jo dezagun inguruan ditugun ekosistemak ez direla oraindik “osatu”. Pentsatu ohi dugu ikusmiran ditugun bizidun guztiek batera eboluzionatu dutela eta ondorioz oreka bat dugula: joera dugu, bai, ezegonkorra  bada eta eten gabe aldatzen badago ere, oreka bat dugula pentsatzeko. Sare bat irudikatzen dugu eta bertan animalia bakoitza eta landare bakoitza besteekiko harremanean gauzatzen omen da. Esan behar dizut ordea sare […]

Peru S. Gamarra Mendian gaude, gau garbi eta eder baten erdian. Ez dago inolako lainorik ezta soinurik ere ez. Bakardadea da sumatzen dena. Manta baten gainean etzanda, zerura begiratzen dugu. Gure gainean izarrak eta planetak ikusi daitezke eta, halako batean, arnasa lasai hartu eta galdera bat etortzen zaigu burura: bakarrik al gaude unibertso zabal honetan? Gu al gara bizidun bakarrak? […]

Terapia konbentzionalekin erresistenteak diren linfoma-mota batzuk modu eraginkorragoan trata litezke tumore horren berariazko alterazio molekularra eragiteko botikak erabiliz Oraingoz, zeluletan bakarrik egin da proba, baina UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko ikerketa-talde batek MD Andersonekin eta CNIOrekin lankidetzan egin duen ikerketa batek biziraupen-tasarik txikiena dakarten linfoma-motak tratatzeko bidea zabaldu du. Tumoreen ezaugarri molekularren ikerketak aukera emango luke berariaz aldatuta dauden molekulak identifikatzeko. Linfoma […]

Antonio Martínez Ron Indian, kontu pribatua da heriotza, hots, isilpean gertatzen da. Prabhat Jha epidemiologoak eta beste ikertzaile batzuek urteak daramatzate egoera aldatzeko. Izan ere, milioika lagun hiltzen dira urruneko herri txikietan eta heriotza horiek guztiak, nolabaiteko erregistro publikoan bildu beharko lirateke. Miloi bat hildakoren ikerketa izeneko estatu-egitasmo batean bildu nahi dituzte 1997-2013 tartean gertatutako heriotzak eta horretarako, milioi bat […]

UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuko taldeak ikertu du zer gaitasun duen bertako basoak pinu-landaketen azpian berreskuratzeko  Inguruan bertako basorik baldin badago, inolako esku-hartzerik egin gabe pinu-landaketen azpian bertako basoei dagozkien zuhaitz-, iratze- eta belarkara-espezieak sartzen dira. Hala, hein batean lor daiteke bertako basoak berrezartzea, segida ekologiko deritzon prozesuari esker. Ondorio horretara iritsi da UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuak […]

Journal of Anthropological Research aldizkarian argitaratu duten artikulu batean neanderthalen gaitasunei buruzko eztabaidarako beste aurkikuntza bat aurkeztu dute UPV/EHUko ikertzaileek. Journal of Anthropological Research aldizkariak, Neanderthal Graphic Behavior: The Pecked Pebble from Axlor Rockshelter izeneko lana argitaratu du azken zenbakian. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Marcos García, Blanca Ochoa eta Ignacio Barandiarán irakasleek egin dute lan hori. Neanderthalen adimenaren gaitasun sinbolikoari […]

Peru S Gamarra Ikertzaile eta zientzialariak askotan atera behar izaten dira gure mugetatik. Hainbeste arrazoi izan ditzakete honetarako: lan aukera berriak bilatzea, lan egiteko beste modu batzuk ezagutzea, esperientzia ezberdinak bizitzea… Kontua da, eta hau gehienek onartzen dute, atzerrira joateak inolako kalterik egiten ez duela eta oso aberasgarria izan daitekeela. Etxetik joateak beldurra eman dezake hasiera batean. Egia da. Beste […]

UPV/EHUko tesi batek pandemia haren kudeaketari eta ondorioei ekin die ikuspuntu pediatrikotik Udazkena bertan izanik eta gripe-aldaera baten mehatxupean egonik, egokia iruditu zaigu 2009ko A gripearen krisiaren kudeaketa aztertzen duen lan baten aurkezpena. Eider Oñate pediatrak H1N1 birusak Gipuzkoako haurrei aldi hartan nola eragin zien aztertu duen tesia defendatu berri du. Zer egin zen ondo, zer gaizki, ea osasun-zerbitzuek alarma […]

Beatriz Martinek eta Karlos Lunak lehen saria lortu dute Ciencia Cognitiva aldizkariko Dibulgazio Zientifikoko I. Lehiaketan Gure etnia bereko pertsonak edo harreman gehien izan ditugun etnietakoak hobeto gogoratu ohi ditugu, eta horren zergatia Psikologiaren eremuko teoria batzuek argitu nahi dute. UPV/EHUko doktoregai Beatriz Martin Luengok eta Psikologiako doktore Karlos Lunak -azken hori gaur egun Irakasle Laguntzailea da Istanbulgo Suleyman Sah […]

Antonio Martínez Ron Mundu Zaharreko tximinoen aurpegia duela milioika urte eboluzionatzen ari da. Badira aurpegi koloreztatudun tximinoak, motots handidunak, sudur handidunak, tximino urdinak, aurpegi luze edo aurpegi biribileko tximinoak… UCLA unibertsitateko biologo talde batek berriki plazaratu du ikerketa xehe bat, 189 tximino katarrinoren hazpegien azterketa zehatza eskaintzen duena: Ezaugarri  hauen konplexutasuna eta kolorea, tamaina edo beren habitata bezalako aldagaien mendekoa […]