Atalaren araberako artxiboa: Argitalpenak

Irene Sierra, Ainara Ateka eta Javier Ereña Dimetil eterra (DME) deritzon konposatuarekiko interesa gero eta handiagoa da. Izan ere, aplikazio anitzeko erregaia da, eta petrolioaren ordezko energia-iturrietatik (gas naturala, ikatza eta biomasa) ekoitzi daiteke. DME diesel motorretan erabiltzeko ordezko erregai garbia izan liteke. Badira zenbait arrazoi: haren zetano indize altua (gasolinaren oktano indizearen antzekoa), errekuntzan sortutako NOx-en kantitate txikia, ke […]

Agurtzane Etxegarai, Pablo Eguia, Esther Torres, Igor Albizu eta José Ignacio San Martín Sistema elektriko garrantzitsuenak elkarkonektaturiko sare sendoak izan arren, azken urteotan interesa handiagotu egin da uharte-sareetan eta interkonexio ahuldun sistemetan, hots, sare ahuletan. Sare nagusiei lotura ahulen bitartez konektaturiko azpisistemak dira sare ahulak; hau da, urrutian kokatutako kargak eta ‘offshore’ parke eolikoak, baita sare isolatuak ere, uharteak eta […]

Arantxa Arzamendi Orain dela ia urtebete Zientzi Kaiera blog honetan Albert Cortina eta Miquel-Àngel Serraren beste liburu bat aipatu nuen, Gizakiak ala postgizakiak?, ¿Humanos o posthumanos? (2015). 2016an argitaratu duten  “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” bigarren liburu honetan, lehen aipatzen ziren ideia nagusiak berresten dira, egileek eztabaida gaiak aipatzen dituzte eta etorkizunari begira ikuspegi baikorra ematen dute. Liburuaren […]

Jone Uranga, Alaitz Etxabide, Pedro Guerrero eta Koro de la Caba Elikagaiak baldintza egokietan mantentzea oso garrantzitsua da. Hauek ingurunetik bereiziak egon behar dute bezeroen eskuetara iritsi eta kontsumituak izan arte. Hori horrela izanik, elikagaiak ontziratzeko material berriztagarriak eta biodegradagarriak sortzea oso ikerketa-ildo interesgarria da. Gaur egun merkatuan dauden ontzien propietateak lortzeko, bio-oinarrituriko materialen propietateak hobetu behar dira eta hauxe […]

Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao Arrainen taldeak 28.000 mila espezie inguru zituela estimatu zen 2006. urtean; gaur egun ordea, 32.800 espezie aurki daitezke FishBase datu-basean, ugaztuenen eta hezgatiek osatzen duten espezie kopuruaren bikoitza, alegia. Azken hamarkadan genomak eta transkriptomak sekuentziatzeko metodo berriak garatu dira, bai eta sekuentzia kontsensuen antolaketa baimentzen duten programak ere. Hau da, gene-kodea aztertzea baimentzen […]

Enara Zarrabeitia eta Izaskun Alvarez Orain dela gutxira arte, gure inguruko etxebizitzak ingurunea errespetatuz eraikitzen ziren. Euskal baserriak, oro har, eraikitzen ziren eguzkiaren orientazioa, aire-korronteak, eta beroa sortu edo mantentzeko distribuzioa kontuan izanda; eta, zer esanik ez, lekuan lekuko materialez baliatuz. Baina hori guztia alde batera utzi, eta eraikuntzak beste norabide bat hartu zuen. Azken urteotan, etxebizitzak eraikitzeko orduan kontuan […]

Nora Unceta, Nagore Grijalba, Sandra Benito, Zuriñe Abrego, Alicia Sánchez, M Aranzazu Goicolea, Alberto Gomez, Asier Vallejo eta Ramón J. Barrio Azken urteotan, su-armen erabilera nabarmen handitu da gure gizartean eta horrek tiro egin ondoren sortutako partikulen analisirako metodologia berriak garatzea ekarri du. Krimenaren gertalekuan tiro-aztarnak (gunshot residue, GSR) osatzen dituzten konposatuen detekzioak eta identifikazioak su-armen erabileraren ebidentzia fidagarria eskaintzen […]

Arantxa Arzamendi Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu? Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan. Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat eginkizun dibertigarri bihurtzeko aukera […]

David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz. Ikuspegi honen arabera, gizaki guztiaz behin eta berriro jaio eta […]

Nerea Fontecha, Miren Basaras, Jose C. Quilez, Silvia Hernáez, Daniel Andía eta Ramon Cisterna Giza papilomabirusaren (HPV-Human papillomavirus) transmisioa kutsatutako azalen arteko kontaktu zuzenaren ondorioz ematen da. Papilomabirusak eragindako infekzio genitala munduan sexu bidez transmitituriko infekzio (STI) ohikoena kontsideratzen da, zeina urtero 250.000 emakume baino gehiagoren heriotza sortzen duen [1], [2]. Giza papilomabirusa birus onkogenikoa da, beraz, giza zelulak infektatzen […]