Atalaren araberako artxiboa: Argitalpenak

Medikuntzan eta osasun zientzietan erreferentziazko testuliburua da “Máster” Atlas de Anatomía. Lana argitaratzen duen Marbán argitaletxeak 4. edizioa argitaratu zuen 2013an eta aurten UPV/EHUk, nazioartean ere onespena jaso duen lan honen, itzulpena landu eta plazaratu du: Giza anatomiako atlasa. Giza anatomiako atlasa anatomia deskriptiboa eta anatomia topografikoa eta sekzionala konbinatzen duen argitalpena da. 725 orrialde eta 14 atal dituen testu […]

Zientzia eta ingeniaritzako ikasleen ikasteko zailtasunak gainditzeak kezkatu egiten ditu José Ignacio Barragués, Adolfo Morais eta Jenaro Guisasola Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleak. Barragués eta Morais Matematika Aplikatuko Sailekoak dira, eta Guisasola, berriz, Fisika Aplikatua I Sailekoa.  Bi urte baino gehiago lanean eman eta gero, probabilitateari eta estatistikari buruz ingelesez idatzitako ‘Probability and Statistics: a didactic introduction’ […]

Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu du, kannabisaren inguruko eztabaida ikuspuntu askotariko eta desberdinetatik aztertzen duena. “Kannabisaren hamar aurpegiak” izenburupean, hamar artikulutan zehar, landare honek gizartean, osasunean, ekonomian eta norberarengan izan ditzakeen abantaila eta desabantailak ezagutzera ematen dira zuzenbidea, ekonomia, biologia, kimika, farmakologia edo fisiologia arloetako adituen bitartez. Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu […]