Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Izan liteke baraua simulatzen duen dieta bat diabetesaren aurrean erantzuna? Rosa García-Verdugok dakarkigu gaia: Fasting against diabetes. LIGOk laserrak erabili zituen grabitazio-uhinak detektatzeko, hauen ordez erloju atomikoak erabili daitezke uhinok antzemateko. Victor Marinek kontatzen digu zelan: The gravitational wave detector revisited: a new approach using atomic clocks. Antibiotikoen aurrean sortutako erresistentzia gero eta arazo larriagoa da. Egoera honen aurrean beharrezkoak […]

Gizartean oso hedatua dagoen sendabidea da homeopatia. Hala ere, ugariak dira Kimika, Fisika, Biologia eta Medikuntzatik egiten zaizkion kritikak. Izan ere, zientziaren arloan egin diren ikerketa zorrotz eta kontrolatuek ez dute inoiz frogatu homeopatia plazebo efektua baino eraginkorragoa denik. Zergatik du orduan arrakasta sendabide honek? Zeintzuk dira bere printzipioak? Nola prestatzen dira sendagai homeopatikoak? Josu Lopez-Gazpio Kimikan doktorea da eta […]

Amaia Portugal Azken hamarkadan inork ikusi ez dituen baina bizirik jarraitu dezaketen animalia eta landareen zerrenda egin du Global Wildlife Conservation erakundeak. Espezie horien artetik, 25 jarri ditu jomugan bereziki. Indonesian bizi den kangurua, buru arrosa duen ahatea… Horiek eta beste batzuk berraurkitzeko kanpaina abiarazi dute. Gizakiaren esku-hartzeak sekulako kaltea egin dio gure planetaren biodibertsitateari. Habitat ugari suntsitu ditugu zuzenean […]

Ziortza Guezuraga Medikuntzan erabateko mugarria izan zen antibiotikoen aurkikuntza. Hainbeste, ezen antibiotikoen aurreko eta antibiotikoen osteko aroak ezberdintzen diren. Penizilina antibiotiko moduan erabiltzen hasi zenean garatu zen medikuntza modernoa, 1928an. Bakterioek sortutako substantziak dira antibiotikoak, beste bakterioak eraso eta hiltzeko. Bakterioak isolaturik bizi ez direlako, komunitateetan baizik, eta baliabideak eskuratzeko lehiatzen direlako gertatzen da fenomenoa. Modu berean, zenbait bakteriok substantzia […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Janaria ———————————————————————————————————– Izurriteetan pentsatzen dugunean, intsektuak edo arratoiak izaten dira burura etorri ohi zaizkigun animaliak. Baina horiek ez dira izurritea sor dezaketen animalia bakarrak. Bibalbioen artean bada bat egiazko izurria sortu duena, oso arriskutsua gainera. 2007ko abuztuan, ur gezetako bibalbio baten larbak aurkitu zituzten Gipuzkoako Lareoko urtegian; zebra-muskuiluaren larbez ari gara. Alarma piztu […]

Bergarako Laboratorium Museoa 2016ko urrian wolframezko bi pieza jaso genituen dohaintzan Laboratorium museoan. Museoko sarrera berrien politikan, elementu kimiko horren aplikazioek arreta berezia daukate, erraz ulertzen diren arrazoiengatik. Izan ere, jakina da wolframa Bergarako Errege Seminarioko laborategian aurkitu zutela Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek, 1783 urtean. Wolframa isolatzea Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 7 urte lehenago sortutako “Real Seminario Patriotico Bascongado”aren […]

Kontrakoa uste bazen ere, hegaztien gaueko migrazioa udaberrian itsasotik eta lurretik igarotzen dela eta udazkenean lurretik egiten dela frogatu du Nadja Weisshaupten ikerketak. Hegaztiek Bizkaiko golkoan gauez egiten duten migrazioaren aztertu du UPV/EHUko Matematika Aplikatu Saileko ikertzaileak bere doktorego-tesian. Hegaztien gaueko migrazioaren inguruan Bizkaiko golkoan eskala handian egin den lehen ikerketa izan da eta aitzindaria izan da gau migrazioaren azterketan. […]

Uxue Razkin Emakumeak zientzian Emily Elizabeth Dickinson (1830-1886) poeta estatubatuarrak mundu poetiko bat sortu zuen ia etxetik atera gabe. Heriotzari (eta bizitzari) buruz asko idatzi zuen baina natura ere kontuan hartu zuen bere poetika garatzeko. Konstelazio eta izar guztiak ezagutzera heldu zen. Modu berean, botanika asko interesatu zitzaion; hasieratik bazekien non aurkitzen ahal zituen bere herrialdean hazten ziren basoko loreak, […]

Autismoaren diagnostikoa eskaner baten bidez lortuko duzula? Benetan? José Ramón Alonsok aztertzen du gaia Diagnosing autism using brain scans? artikuluan. Berreste alderako isuria oso indartsua da. Izan ere, hain da boteretsua modu esperimentalean probatzen denean harritu egiten duela. José Luis Ferreirak azaltzen digu guztia: An experiment on confirmation bias. Grafenoaren aukerak anitzak direla hainbatetan esan digute eta, bai, oso ondo […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Janaria ———————————————————————————————————– Animalia asko ura iragaziz elikatzen dira; horietako gehienak urtarrak dira. Ur-bolumen handietan esekiduran dauden janari-partikulak harrapatzen dituzte ura iragaziz eta, harrapatu ondoren, irentsi egiten dituzte. Ur-masa naturaletan partikula asko daude esekiduran. Partikula horiek mikroskopikoak dira, eta oso kontzentrazio altuetan bil daitezke. Ur mililitroko ehun mila partikulatik gora egon daitezke uhertasun handiko […]