Atalaren araberako artxiboa: EHUko ikerketa

Kontrakoa uste bazen ere, hegaztien gaueko migrazioa udaberrian itsasotik eta lurretik igarotzen dela eta udazkenean lurretik egiten dela frogatu du Nadja Weisshaupten ikerketak. Hegaztiek Bizkaiko golkoan gauez egiten duten migrazioaren aztertu du UPV/EHUko Matematika Aplikatu Saileko ikertzaileak bere doktorego-tesian. Hegaztien gaueko migrazioaren inguruan Bizkaiko golkoan eskala handian egin den lehen ikerketa izan da eta aitzindaria izan da gau migrazioaren azterketan. […]

Beachrockak eremu tropikaletako kostaldeetan aurkitzen diren arroka sedimentario bereziak dira. Arroka hauek legar sedimentuz, hareaz eta karbonato mineralez osatutako nahasketak dira eta, horrez gain, koral eta maskor zatiak izaten dituzte sarritan. Beste lurralde batzuetan ohikoak badira ere, Bizkaiko kostaldean ere badira halakoak. Nerbioi-Ibaizabal estuarioaren eskuinaldean aurkitzen dira formazio hauek eta giza jardueraren eragin handia jasan dute. Izan ere, euren egitura […]

Landareek nitrogenoa behar dute hazteko, eta nekazaritza intentsiboan, nitrogenodun konposatuak eman behar zaizkie landareei, ezinbestean. Ohiko ongarritzeak nitratoan oinarrituak daude eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu; estareko, azaleko eta lur azpiko uren kutsadura eta berotegi-efektuko gasak isurtzea. Izan ere, lurreko mikroorganismoen eraginez, oxido nitrosoa aireratzen dute eta hau berotegi-efektu handiko gas bat da. Arazoari aurre egiteko asmoz, gutxiago kutsatzen duten amonio-oinarria […]

Ohiko gehigarrien bidezko egonkortzea ez da bideragarria sulfatoak dituzten lurzoruetan, gehigarri horien kaltzioak lurzoruen sulfatoarekin duen erreakzioak haiengan dakartzan eragin kaltegarrien ondorioz. UPV/EHUko ikerketa baten arabera, magnesioa oinarri duen gehigarri bat erabiltzeak saihestu egingo lituzkeela kaltzioan oinarritutako gehigarrien arazoak, eta ateak zabalduko lizkioke sulfatoak dituen lurzoruari eraikuntza propietateak hobetzeko, kostu eta ingurumen inpaktu txikiagoak bideratuz. Karean oinarritutako ohiko aplikazioen ordez, […]

Zeri deritzogu mekanizatua? Mekanizatua da landugabeko pieza bat askotariko forma eta neurriko pieza bihur dezaken eragiketa multzoa. Industrian oso prozesu arrunta den arren, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaile talde batek aurrera pausu bat eman du honako arloan eta kobrezko piezak Acidithiobacillus Ferroóxidans bakterioaren bidez mekanizatzeko metodo bat patentatu du. UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza eta Ingeniaritza Mekanikoa […]

Mikrosegundo batean funtzionatzen duen ate logiko kuantiko sendo eta ultralasterra diseinatu dute UPV/EHUko Kimika Fisikoko Saileko Gonzalo Mugak zuzendutako talde teorikoak eta AEBtako Colorado-Boulder Unibertsitateko talde esperimental batek. Lan honen helburua izan da, bi ioien bidez, ate logiko kuantiko sendo eta ultralaster bat diseinatzea, mikrosegundo batetik beherako tartean funtzionatzeko gai izango dena. Azterlana otsailean argitaratu zen Physical Review A aldizkarian. […]

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak, Sant Joan de Deu Ospitalearekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin batera, sendagai “bizi” bat garatzeko proiektua abiarazi dute. Odoleko azukre-mailari intsulina askatzen erantzungo dioten sintetikoki diseinaturiko zeluletan oinarritua egongo da aipatua eta, honela, gluzemia asteak edo hilabeteak ere iraungo lituzkeen aplikazio bakar batez erregulatuko luke, eguneroko intsulina-injekzioen beharra saihestuz bide batez. Diabetesa herrialde garatuenetan eragiten duen epidemia […]

Euskal Herriko Unibertsitateko Francesca Grass ikertzaileak, Burgosko eta Arabako 15 aztarnategietako VI. mendetik X.era arteko zeramika ekoizpenen azterketa morfologikoa egiten ari da, orduko gizarteen konplexutasun sozial eta politikoa ikertzeko asmoz. Aztarnategietan aurkitutako zeramikaren analisi kimiko eta petrografikoak eginez, Goi Erdi Aroko herrixka haiek nolako bizimodua zeramaten jakitea eta lurraldeko ekonomiaren eta alderdi sozial eta politikoen historia berregitea du helburu. Goi Erdi […]

Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek bizia, hautespen naturala, ikaskuntza eta oroimena imitatu ditu simulagailu kuantikoen bidez. Termino berri bat ere sortu dute ikerketa horri esker: biomimetika kuantikoa, sistema kuantikoetan izaki bizidunek soilik dituzten propietate batzuk erreproduzitzea, hain zuzen. Garatutako mekanismoak lagungarri izan litezke konputazio kuantikorako, eta makinen ikaskuntza-prozesua erraztu lezakete. Unai Alvarez-Rodriguez UPV/EHUko Kimika Fisikoa Saileko ikertzailea da, eta informazio […]

Normalean, ez dugu egoera optimoetan entzuten –hondo zaratak egon ohi dira: trafikoa, makinak, beste elkarrizketa batzuk–, baina, jatorrizko hiztunak garenez eta testuinguruak laguntzen digunez, gai gara heldu ez zaigun seinalearen zati hori osatzeko. Hala eta guztiz ere, hutsak egiten ditugu. María Luisa García Lecumberrik, Martin Cooket UPV/EHU Ikerbasque irakasleak eta Jon Barker eta Ricard Marxer Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek osatzen duten […]