EHUko ikerketa
Kategorien artxiboa 360 artikulu
Larrialdi nuklearreko kasuetarako proposatutako metodo bat egokitu du UPV/EHUk errutinazko ingurumen-azterketetan integratzeko Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (EANA) esneko estrontzio erradioaktiboa neurtzeko larrialdi nuklearreko kasuetarako proposatutako metodo baten bideragarritasuna probatu eta balioztatu du errutinazko zaintza erradiologikoan integratzeko. Istripu nuklearraren kasuan, atmosferara […]
Antipsikotiko hobeen bila
Eskizofreniaren aurkako farmako antipsikotikoek arazo kognitiboak sortzen dituzte. Arazo hauek eragiten dituzten mekanismo zelularrak aurkitu dituzte UPV/EHUko eta CIBERSAMeko ikertzaileek egindako ikerketaren arabera. Eskizofreniaren aurka antipsikotiko atipikoak (tipikoak baino modernoagoak) etengabe hartzen dituzten eta, bereziki, dosi handietan hartzen dituzten eskizofreniadun […]
FINGER, osasun-arreta hobetzeko eredu estatistikoa
Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen kopuruak gora egin du egun. Gaixo kroniko askok urtean hainbat aldiz jo behar izaten dute osasun zerbitzu desberdinetara: osasun-zentrora, espezialisten kontsultetara, larrialdi-zerbitzuetara, eta askotan ospitaleratzen dituzte. Urtean behin baino gehiagotan osasun zerbitzuetara hurbiltzen diren gaixoen arretak […]
Grabazio magnetikorako materialen bila
Kobalto aleazioak (kromozkoak, ruteniozkoak eta platinozkoak) eta baita kromo oxidozko aleazioak diseinatu, ekoitzi eta karakterizatu ditu Lorenzo Fallarinok egin duen ikerketan. Ordenagailuetako grabazio magnetikoko memoria sistemak (diska gogorrak, USBak) hobetzeko material berriak bilatzea, baita material horien propietate magnetiko, fisiko, elektriko […]
Onddo erresistenteari aurre egiten
Lomentospora prolificans (L. prolificans) onddoak orain arte ezagutzen ez zen erresistentzia mekanismo bat daukala frogatu du UPV/EHUko Fungal and Bacterial Biomics ikerketa-taldeak. Hari formako onddoa da L. prolificans (lehen Scedosporium izenez zen ezaguna), lizun taldekoa da, egoera txarreko elikagaietan (fruituetan […]
Allen testa aztergai
Testaren fidagarritasuna eta baliagarritasuna auzitan jarri du UPV/EHUko gradu amaierako lan batek. Larrialdi medikoetako zerbitzuetan eta zainketa intentsiboen unitateetan (ZIU) erabili ohi da Allen maniobra. Odol zirkulazioaren kalitatearen eta iskemia (odol fluxuaren falta) arriskuaren arteko harremana ezartzeko erabiltzen da testa […]
Garun oxigenazioa lasterketatan
Lasterkari kenyarrekin egindako ikerketa baten arabera, ez da posible garun oxigenazioa egonkor mantentzea erabateko ahalegina egin bitartean, aurreko emaitzen aurka. Aurretik argitaratutako azterlan baten jarraipena da ikerketa eta jatorrian argitaratutako ikerketen emaitza batzuk gezurtatuko lituzke, baita erresistentzia probetan erritmoaren kontrolaren […]
Metalezko protesien ordezkoaren bila
Protesietan, hezurrak soldatzeko lotura-elementuetan edo arazo kardiobaskularretarako stentetan erabili ohi diren metalen ordezko bihur daiteke magnesio aleazioa. Aspalditik erabiltzen dira biometalak (altzairu herdoilgaitza eta titanio aleazioak) medikuntzan: protesietan, soldatzeko lotura elementuetan eta arazo kardiobaskularretan erabiltzen diren stentetan. Hainbat dira material […]
Autismotik eta arreta gabeziatik babesteko, edoskitzea
Arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua (AGHN) eta espektro autistaren nahasmendua bezalako gaitzengandik edoskitzeak izan dezakeen babes funtzioa ikertu dute. Edoskitzeak haurraren garapen kognitiboan eragin positiboa zuela, ama-ume elkarreraginaren ondorioz, uste zen orain arte. Edoskitzean umeak hartzen dituen gantz-azidoek sistema neurologikoak estimulu […]
Biosfera Erreserbak on egin dio Urdaibaiko bizi-kalitateari
Horren harira Nekane Castillo ikertzaileak Urdaibai Biosfera Erreserbaren bilakaera sozioekonomikoa ikertu du helburu zehatz batekin: “jakiteko Biosfera Erreserbaren izendapenak kalte edo on egin ote dion Urdaibaiko biztanleriari”, azaldu du ikertzaileak. Busturialdeko eta Uribe Kostako aldagai sozioekonomikoak, kulturalak eta lurraren erabilerarekin […]