EHUko ikerketa
Kategorien artxiboa 360 artikulu
Ohiko gehigarrien bidezko egonkortzea ez da bideragarria sulfatoak dituzten lurzoruetan, gehigarri horien kaltzioak lurzoruen sulfatoarekin duen erreakzioak haiengan dakartzan eragin kaltegarrien ondorioz. UPV/EHUko ikerketa baten arabera, magnesioa oinarri duen gehigarri bat erabiltzeak saihestu egingo lituzkeela kaltzioan oinarritutako gehigarrien arazoak, eta […]
Bakterioak, kobrezko piezak mekanizatzeko mikroerremintak
Zeri deritzogu mekanizatua? Mekanizatua da landugabeko pieza bat askotariko forma eta neurriko pieza bihur dezaken eragiketa multzoa. Industrian oso prozesu arrunta den arren, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaile talde batek aurrera pausu bat eman du honako arloan eta […]
Ate logiko kuantiko ultralasterra
Mikrosegundo batean funtzionatzen duen ate logiko kuantiko sendo eta ultralasterra diseinatu dute UPV/EHUko Kimika Fisikoko Saileko Gonzalo Mugak zuzendutako talde teorikoak eta AEBtako Colorado-Boulder Unibertsitateko talde esperimental batek. Lan honen helburua izan da, bi ioien bidez, ate logiko kuantiko sendo […]
Eguneroko intsulina-injekzioen beharra alboratzeko sendagaia
Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak, Sant Joan de Deu Ospitalearekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin batera, sendagai “bizi” bat garatzeko proiektua abiarazi dute. Odoleko azukre-mailari intsulina askatzen erantzungo dioten sintetikoki diseinaturiko zeluletan oinarritua egongo da aipatua eta, honela, gluzemia asteak edo hilabeteak […]
Zeramika, Goi Erdi Aroko bizimodua berregiteko bide
Euskal Herriko Unibertsitateko Francesca Grass ikertzaileak, Burgosko eta Arabako 15 aztarnategietako VI. mendetik X.era arteko zeramika ekoizpenen azterketa morfologikoa egiten ari da, orduko gizarteen konplexutasun sozial eta politikoa ikertzeko asmoz. Aztarnategietan aurkitutako zeramikaren analisi kimiko eta petrografikoak eginez, Goi Erdi […]
Prozesu biologikoak imitatzen dituen simulagailu kuantikoa
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek bizia, hautespen naturala, ikaskuntza eta oroimena imitatu ditu simulagailu kuantikoen bidez. Termino berri bat ere sortu dute ikerketa horri esker: biomimetika kuantikoa, sistema kuantikoetan izaki bizidunek soilik dituzten propietate batzuk erreproduzitzea, hain zuzen. Garatutako mekanismoak […]
Ingelesaren entzumen hutsegiteen-bilduma
Normalean, ez dugu egoera optimoetan entzuten –hondo zaratak egon ohi dira: trafikoa, makinak, beste elkarrizketa batzuk–, baina, jatorrizko hiztunak garenez eta testuinguruak laguntzen digunez, gai gara heldu ez zaigun seinalearen zati hori osatzeko. Hala eta guztiz ere, hutsak egiten ditugu […]
Ospitaleko bakterioen desinfekzio metodoak atakan
Acinetobacter baumannii bakterioa da mundu osoko ospitaleetako epidemia-agerraldi askoren eragilea. Gai da kondizio gogorretan denbora luzean bizirik irauteko, lehortzearekiko erresistentzia eta antibiotiko eta desinfektatzaileekiko erresistentzia harrigarriak baititu. Bakterioa bizi den ingurunean zer portaera duen jakiteko asmoz, bakterioak ospitaleko ingurunearekin lotutako […]
Jarduera fisikoak gaixotasunen prebentzioan daukan garrantzia
UPV/EHUko ikerketa batek berretsi egin du zein onuragarria den jarduera fisikoa gaixo kronikoentzat. Irantzu Ibañez Lasurtegi, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikertzaileak egiaztatu du jarduera fisikoak berehalako hobekuntzak eragin dizkiela ariketa fisikoko programa bati atxikitako gaixo kronikoei. Horretarako, 2000 eta […]
Itsasargia, Antzinarotik bide-erakusle
Itsasargiak, Antzinarotik, segurtasuna eman dio nabigatzaileari, lehorrera iristeko bidea erakutsi dio. Egun, teknologia berriak egonagatik, beren eginkizuna betetzen jarraitzen dute eta horietako asko ondare balio handiko osagaiak dira. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Santiago Sanchez Beitia irakaslearen ustez, “jarduneko itsasargi […]