Atalaren araberako artxiboa: Ekitaldiak

Nolakoak izan ziren gure arbasoak? Noiz eta non bizi izan ziren? Nola sortu ziren? Galdera asko daude oraindik erantzuteko eta horretan gogor ari dira lanean Carmen Manzano Basabe bezalako antropologoak. Pasa den apirilaren 21ean Zientziatekan eskaini zuen Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula? hitzaldian argi laga zuen, giza eboluzioan aditua den irakasle honek,  oraindik gauza asko […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Nondik gatoz eta nora goaz? Historian zehar gizakiok galdera hauei erantzutea izan dugu helburu eta, baliteke hori izatea, gure arbasoen inguruan dugu jakin-minaren oinarria. Alvaro Arrizabalaga historiaurrean aditua da, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea eta lehen gizakiek utzitako arrastoak ditu ikergai. Horiei esker, besteak beste, neandertalen nondik norakoak aztertu ditu eta horrez gain, haren […]

Duela lau urte, martxoaren 11n, historiako bigarren istripu nuklearrik garrantzitsuena gertatu zen Japonian, Fukushimako istripua. Richter eskalan bederatzi graduko lurrikara baten eraginez, 15 metroko altuerako tsunamia sortu zen eta honek Japoniako 14 erreaktore nuklear kaltetu zituen. Horien artean, Fukushima-Daiichi zentraleko 4. erreaktoreak jaso zituen kalte handienak.  Istripuaren eraginez 80.000 bizilagun atera zituzten euren etxeetatik beste toki batzuetara eramateko. Egun, ingurumenean […]

2014. urtea bukatzear zegoela, Eider Cartonek, Elhuyar aldizkariko zuzendariak urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian zeintzuk izan ziren jakitera eman zuen. Bertan, irakurleon artean edukiek izandako harrerari buruzko datuak ematen zituen. Hauen arabera, bi gaik piztu omen digute jakin-mina: hizkuntzak eta arbasoak. Gizakion arbasoei buruzko berriek interesa sortzen dute gure artean. Nondik gatozen, zer garen eta eboluzioaren gakoei erantzuna ematen […]

Jon Irazusta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Urte hasierarekin batera ohikoa izaten da urtean zehar beteko ditugun proposamenak izendatzea. Zerrenda horretan nork ez du jarri honako zertxobait? Erretzea albo batera uztea, kirola egiten hastea, Gabonetan hartutako gehiegizko pisua kentzea, geure buruari denbora eskaintzea… Jarduera fisiko gehiago egitea edo kirol zehatz bat praktikatzea izaten dugu askotan zerrendan. Asmo horien ondorioa izaten […]

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Izan ere, urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera. Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Izan ere, gainpisua eta obesitateari aurre egiteko, osasun arloko erakundeek […]

Uda amaitu ondoren eta udazkenari ongietorria emateko, asteburu honetan, irailaren 26an eta 27an gonbidatuak gaude Bilbon egingo den zientzia-dibulgazio ekitaldi interesgarri batera: Naukas 2014. Zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen ekitaldiaren 4. edizioa da aurtengoa eta, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigu. Bilbao Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan ostiral eta larunbatean zehar, hamar minutuko 50 hitzaldi inguru entzun […]

Uxune Martinez Maiatzaren 8an Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan Kultura Zientifikoa Sustatzeko I. Ikasle Topaketa egin zen. Ekitaldiaren helburua zen Kultura Zientifikoari buruz ikasleek zituzten ikuspuntuak ezagutzea. Haien iritziak eta hitzak ezagutzeko topalekua sortzea eta zientziaren diziplinen arteko elkarrekintza agerian uztea.  Ikasleak protagonista izan ziren ekitaldi honetan, askotariko arloak jorratzen dituzten gazteek “Kultura Zientifikoa eguneroko bizitzan dugun zerbait dela” nabarmendu […]

2013ko urriaren 1ean, 2an eta 3an, Passion for Knowledge Quantum13 izeneko zientzia-jaialdiaren barruan, Naukas Quantum hitzaldiak eman zituzten Naukas webguneko zenbait kolaboratzailek Juan Ignacio Pérezek, EHUko Fisiologiako katedradunak, Naukas Quantum hitzaldietako bat -“Zazpi deabru txikiak” izenburukoa- eman zuen. Ondoko bidean ikus dezakezue hitzaldia:

Ezaguna denez, hurrengo ostiral eta larunbatetan gure inguruko zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handiena egingo dugu. #Naukas13-ri buruz ari naiz, jakina. Baina zientzia jaialdia ez da bukatuko larunbatean, iluntzean. Atsedena hartuko dugu igandean eta Donostiara joango gara, han beste zientzia-ekitaldi handia hasiko baita astelehenean, #Quantum13 alegia. Niels Bohr fisikari handiaren atomo-ereduaren mendeurrena izan da Passion for Knowledge izeneko emanaldi zientifikoaren bigarren edizioa egiteko […]