Atalaren araberako artxiboa: Elkarrizketak

Adrian Alvarez Aitor Oteiza elgoibartarrak eta Irune Martinez ermuarrak aplikazio bat garatu zuten 2014an 50 urtetik gorako pertsonen narriadura kognitiboa oztopatzeko. Bi ekintzaile gazte hauek elkar ezagutu zuten Ermuako Izarra Center-en, biek egitasmo bera partekatzen zutelako: nagusientzako aplikazio bat garatzea. Iruneren hasierako ideia paperezko joko antzerako bat garatzea zen, berak pedagogoa izanda digitalean egiteko erremintatarik ez zeukalako, baina, Aitor ezagutu […]

Peru S. Gamarra Guztiok sufritu ditugu noizbait lagunen baten zurrungak. Bai, jasanezinak dira. Basurdeen orroarekin zerikusi handia duten zarata horiek gure pazientziarekin bukatzen dute. Nola da posible zarata horiek eginda ez esnatzea? Bada, ez da esnatzen. Ezta gutxiago ere. Are gehiago. Primeran deskantsatzen duela dio! Nola ez du ba ongi deskantsatuko. Ikusi besterik ez dugu egin behar. Ohean etzanda, diagonalean, […]

Adrian Alvarez Iñigo Bengoa Donostian jaio zen orain dela 23 urte. Informatika-ingeniaritza ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean  burutu zituen. Egun, Madrilen bizi da eta multinazional handi batean egiten du lan segurtasun informatikoko departamentuan. Berarekin bildu gara segurtasun informatikoaren inguruko zalantzak argitzeko asmoz. – Zer da segurtasun informatikoa? Informazioa babesteaz arduratzen den telekomunikazioaren eta sistema informatikoen arloa da segurtasun informatikoa. – Zenbateko […]

Adrian Alvarez Eduardo de la Torre, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko kimika-ingeniaritza ikasle ohiak, Accenture enpresak ematen duen saria irabazi du Ingeniaritza Goi Eskolako proiektu onenari. Haren lana EAEko trafikoaren kutsadura atmosferikoa aztertzean datza 2003-2012 urteen bitartean. EAEko puntu ugarietan kokatuta dauden trafikoaren intentsitatea neurtzeko neurgailuen datuak bildu eta gero ibilgailuek sortzen duten kutsadura aztertzen du Eduardo de la Torrek […]

Peru S. Gamarra Larunbata da eta sekulako gogoa dugu kalera ateratzeko. Aste osoan lanean ibili gara, nagusia aguantatu behar izan dugu eta bada garaia dibertsio pixka bat izateko. Baita dantza egiteko ere. Jai giroa da behar duguna. Eta, nork daki, zorte pixka batekin ez gara etxera bakarrik itzuliko. “Denbora asko daramat ligatu gabe. Ezagutuko al dut gaur norbait? Seguru baietz!”, […]

Peru S. Gamarra Uda garaia da eta sekulako beroa egiten du kanpoko aldean. Gure etxeko salan gaude, tripa beteta, siesta egin edo ez egin erabaki ezinik. Gorputzak lo geratzeko eskatzen digu, baina telebistan eskaintzen ari diren ikuskizunak harrapatu gaitu. Begiek huts egiten digute baina burmuinak esnatuta mantendu nahi du. Borroka latza, zalantza gabe. Izan ere, badakigu Olinpiar Jokoak ez direla […]

Peru S. Gamarra “Non dira zientziaren gaineko hitzaldiak?”, galdetzen du neska gazte batek. 16 urte inguru izango ditu eta bakarrik dator Bilboko Bizkaia Aretora. “Ez da ordaindu behar, ezta?”, jarraitzen du. Harreran dagoen andreak ezetz esan eta hitzaldiak non diren argitzen dio. Pozik dator. Eta bera bezala, beste hainbat gazte. Pozgarria da Naukasen hitzaldietan –duela egun batzuk ospatu ziren- adin […]

Peru S. Gamarra Pertsona batzuek asko dute kontatzeko. Izan duten bizitza hain izan da emankorra, non bere bizipenak laburbiltzeko pare bat liburu beharko baikenituzke. Gainera, ez dugu guretik mugitu behar honelakoak aurkitzeko. Hauetako bat, zalantzarik gabe, Paco Etxeberria (Beasain, 1957) auzitegi medikua da. Duela hilabete batzuk elkarrizketatu genuen Zientzia Kaieratik eta kontatu zigun guztia elkarrizketa bakar batean laburbiltzea ezinezkoa zitzaigunez, […]

Peru S. Gamarra Hipocrates karrikan gaude, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Egun lasaia dela dirudi, ikasle gutxi ikusten baititugu bertan –azterketa garaia da-, eta ordenagailua eta grabadora eskuan ditugula ‘0P3’ bulegoaren bila hasten gara. Korridoreetan zehar doktoregaiak eta irakasleak besterik ez ditugu ikusten. Gehienak, gainera, beren ikerketetan murgilduta daude. Polita da hauek denak lanean ikustea. Datozen urteetan etorriko diren ikertzaileak […]

Peru S. Gamarra Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat albiste hauek entzuten eta badirudi kontua ez dela txantxetakoa. Milaka lagun hilko al dira munduan? Hobe dugu denok horretarako prestatzea…”, […]