Atalaren araberako artxiboa: Emakumeak zientzian

Uxune Martinez Naiara Rodriguez Ezpeleta Durangon jaio zen 1978. urtean. Gaztetik argi zuen biologia, albaitaritza edota zientziako arlo horietako zerbait ikasiko zuela. Animaliak gustuko ditu eta etxean txakur eder bi ditu. Baina jakin-mina gauza txiki-txikiek pizten diote, mikroorganismoek. Ikasten hasi zenean bere burua laborategian ikusten zuen lanean. UPV/EHUn biologia ikasi zuen. Behin amaituta, Montrealeko Unibertsitatean bost urte eman zituen ikertzen […]

Uxune Martinez “Literatura eta artea ditut gogoko eta ez dakit nola pasatu dudan bizitza oso bat zientzian murgilduta, hain zoriontsu.” María Josefa Molera Mayo Neguan jaio zen, neguak latzak diren herri txiki batean, Izaban. 1921eko urtarrilaren 23an etorri zen mundura kimikari aitzindari bat Erronkariko bailaran, Maria Josefa Molera Mayo. Irudimenez jositako emakumea izan zen. Hiru seme-alaben ama. Kimikako bi Nobel […]

Uxune Martinez Hainbat bizipen biltzen ditugu urteekin. Bizipen horiek, agian, altxorra dira guretzako edota harri pisutsu bat bailitzan bizkarrean daramatzagu bizitzan zehar. Bizipenok gure izaera moldatzen dute eta norbera, bakoitza den hori, finkatzen dute. Garena, gu geu, besteak beste, bizipenek, emozioek, pertzepzioek eta pentsamenduek osatzen dute. Hori da Mary Whiton Calkinsek ikertu zuena: “self”-aren edo norberaren psikologia. Sigmund Freudek hainbatetan […]

Uxune Martinez Itziar Aretxagak unibertsoaren sekretuak ezagutzeko asmoz ikasi zuen astrofisika. Bilbon jaio zen eta umetan argi izan zuen zientzialaria izan nahi zuela. Fisika ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta lehen hiru urteak bertan egin eta gero, Madrilera joan zen ikasketak amaitu eta astronomian espezializatzeko. Irakasle lanetan ere ibili izana da baina bere ibilbidea ikerketara lotua dago. Cambridgeko Unibertsitatean […]

Uxune Martinez “Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio.” Mateo 25: 14-30, Talentuen parabola. Robert K. Merton soziologoak Mateoren hitzak hartu zituen aintzat hainbat arlotan gertatzen zen fenomenoa azaltzeko. Izan ere, Mateo fenomenoaren arabera idazle, zientzialari edota artista entzutetsuek estimazio handiago jasoko dute, pareko lanak egin dituzten baina ezezagunagoak diren, beste batzuekin alderatuz. […]

Uxune Martinez Egun, zientziei eta jakintza-alorrei buruz dugun pertzepzioen artean, fisika “arlo gogorra” dela dirau. Fisikaz gain, kimikak eta matematikak ere irudi berdina ohi dute. Pertzepzio hauek, aldiz, ez zuten eragin handirik izan Euskal Herriko historiaren lehen emakume zientzialarien artean. Izan ere, gehienak fisika eta kimika gaietan jantziak ziren eta ibilbide profesionala garatu zuten arlo hauetan. Emakume horien artean dugu, […]

Uxune Martinez Ainhoa Murua, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen. Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen transplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura. Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. […]