Atalaren araberako artxiboa: Kultura zientifikoa

2010ean sortu zen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. 2011n zabaldu zuen lehenengo bloga eta harrezkero lanean ibili da hainbat bide uztartzen zientzia zabaltzeko asmoz. Kultura zientifikoa hedatzen egindako ibilbide hau Katedraren egitasmoetan parte hartu duten kolaboratzaile, zientzialari, ikertzaile eta lagunei esker izan da. Guztiei esker egin dugu aurrera. Eta, bost urte ondoren, egindakoari so egin eta kultura zientifikoa zer den, honen […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

Otsailaren 1ean Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen Ciencia Clip lehiaketa jarri du abian UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak. Ekimena Naukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatuko da eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu. Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea xede duen ekimen honek, parte-hartzaileei sormena eta komunikazio gaitasuna garatzeko aukera eman nahi die zientzia-gaiak oinarrian dituzten bideoklipak […]

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Jakin-mina programa jarri du abian 2015/2016 ikasturtean ere. Unibertsitate aurreko ikasleei zuzenduta dagoen hitzaldien programa da Jakin-mina eta 5. edizioa da hau. Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina […]

UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa antolatu du, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Zer dira kristalak? Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? Zertarako erabiltzen da kristalografia zientzian? Galdera hauek eta beste asko erantzuteko asmoz, antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak, bigarren […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

Amaia Portugal Peter J. Bowler zientziaren historialaria da, eta Erresuma Batuko XX. mendearen hasieran dibulgazioa nola egiten zen jorratzen duen lan baten egilea: Science for All: The Popularization of Science in Early Twentieth-Century Britain. Bertako azalpenetan oinarrituta, hitzaldi bat eman zuen apirilaren 8an Donostian, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak gonbidatuta. The Uses of Popular Science (zientzia herrikoiaren erabilerak) izenburupean, XX. mendeko […]

Juan Ignacio Pérez “Natur Zientzia Hobetzeko Londresko Erret Elkartea” (Royal Society of London for Improving Natural Knowledge), horixe da Erret Elkartea izen laburrez ezaguna dugun zientzia-elkarterik garrantzitsu eta zaharrenetako bat. Ofizialki 1662an sortu bazuten ere, lehenagotik elkartzen ziren gero elkartea bera sortuko zuten zientzialariak. Bilerak 1645ean hasi ziren, eta astean behin elkartzen ziren. Normalean, gai jakin bat hartzen zuten eztabaidagai […]

Antonio Martínez Ron Duela hainbat aste plazaratu du Nature aldizkariak “20 aholku zientzi argitalpenak interpretatzeko” (Twenty tips for interpreting scientific claims); lan horretan, adituak ez direnei argibideak eman nahi izan zaizkie ikerketa baten fidagarritasuna eta zorroztasuna ebaluatzeko. Guk laburtu eta moldatu egin ditugu 20 kontu horiek, irakurleari baliagarri gerta lekizkiokeelakoan. Ziur aski badira zerrenda honetan sartzeko bestelako lerramendu eta eragile […]

Javier Duoandikoetxea Amaitzen ari da urtearekin batera Lur Planetarako Matematika 2013 izeneko ospakizuna (Mathematics of Planet Earth 2013, MPE2013). Montréaleko Unibertsitateko Christiane Rousseau irakaslearen asmo batetik sortua, hasiera batean Ipar Amerikarako ekimena zena, nazioarteko erakunde zientifiko handien bultzadak mundu osora hedatu zuen UNESCOren babesarekin eta 140 elkarte zientifiko eta ikerketa-zentrotik gora batu ziren egitasmora. Joan den martxoan Bilbon izan zen […]