Atalaren araberako artxiboa: #KZJaia

Peru S. Gamarra Uda garaia da eta sekulako beroa egiten du kanpoko aldean. Gure etxeko salan gaude, tripa beteta, siesta egin edo ez egin erabaki ezinik. Gorputzak lo geratzeko eskatzen digu, baina telebistan eskaintzen ari diren ikuskizunak harrapatu gaitu. Begiek huts egiten digute baina burmuinak esnatuta mantendu nahi du. Borroka latza, zalantza gabe. Izan ere, badakigu Olinpiar Jokoak ez direla […]

Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia, Deba, Mutriku) 2010. urtetik Geoparkeen Europako eta Munduko sarean dago. Sare horrek UNESCOren babesa du eta mundu osoan banaturiko 100 lurraldek baino gehiagok osatzen dute. Sarea ondare geologikoaren, geokontserbazioaren eta geoturismoaren kudeaketa iraunkorrean oinarrituriko tokiko garapen-estrategia gauzatzeko tresnarik aitortuena bihurtu da. Baliabide geologiko eta kultural interesgarrien dentsitatea eta aniztasuna du ezaugarri Euskal Kostaldeko Geoparkeak, baina […]

Amaia Portugal Onddo espezie batzuei argi berde moduko bat pizten zaie gauean. Brasilgo eta AEBtako ikertzaile talde batek artikulu batean azaldu berri duenez, zomorroak erakartzen dituzte dir-dir horri esker, eta horiek, aldi berean, lagundu egiten diete haien esporak zabaltzen eta ingurunea kolonizatzen. Dir-dir egiten duen animalia batengan pentsatzekotan, askori ipurtargia etorriko zaigu gogora, baina hori ez da izaki bizidun distiratsu […]

Javier Duoandikoetxea Minbiziaren loteria ankerra artikulua ekarri zigun Amaia Portugalek Zientzia Kaiera honetara urtarrilaren 7an. Bertan esaten zigun minbizien bi herenak zoriari lotuta daudela (“zorte txarra”) eta ez faktore genetikoei edo kanpoko eraginari. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek Science aldizkarian argitaratutako artikulu bat[1] zen informazioaren iturria. Oso deigarria zen ikerketaren emaitza, Science aldizkari ospetsuan argitaratu zen eta egileetako bat […]

Uxune Martinez Savoiako Amadeo erregeak baimena eman zion 1872. urtean Maria Elena Maserari medikuntza ikasteko Bartzelonako Unibertsitatean. Bera izan zen, estatuko unibertsitate baten matrikulatu zen lehen emakumea. Matrikulatu bai, baina ezin izan zuen klaseetara joan lehen urteotan, ikasketak modu pribatuan gauzatzeko baimena eman baitzion bakarrik erregeak. Horrela hasten da medikuntzaren historian lehen emakume medikuen bidea. XIX. mendearen amaieran eta XX.eko […]

Amaia Portugal Gaur egungo Libian dagoen Messak Settafet eremua da giza jarduerak paisaian utzitako arrastoen adibiderik goiztiarrena. Cambridge Unibertsitateko ikertzaile batzuek bildutako laginen arabera, hominidoek egindako 75 tresna daude bertan, batez beste, metro karratuko. Terminoa ofiziala ez bada ere, geologo askok antropozeno deitzen diote gaur egun bizi dugun aroari. Giza jarduerak Lurraren ekosisteman inpaktu nabaria izaten hasi zirenetik orain arte […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Astronomia hitza grezieratik dator, astro (izar) + nomos (lege), eta unibertsoaren ikerketa esan nahi du, zehazki, fenomeno eta zeruko objektuen eboluzio, posizio, dimentsio, distribuzio, mugimendu eta energiaren azterketa. Hortaz, astrofisika (izar + fisika) astronomiaren zati bat da, unibertsoaren fisika ikertzen duena, hau da, galaxia, izar eta planeten argitasuna, dentsitatea, tenperatura eta abar ikertzen dituen astronomiaren […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Nondik gatoz eta nora goaz? Historian zehar gizakiok galdera hauei erantzutea izan dugu helburu eta, baliteke hori izatea, gure arbasoen inguruan dugu jakin-minaren oinarria. Alvaro Arrizabalaga historiaurrean aditua da, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea eta lehen gizakiek utzitako arrastoak ditu ikergai. Horiei esker, besteak beste, neandertalen nondik norakoak aztertu ditu eta horrez gain, haren […]

Amaia Portugal Azken urteotan gehien zabaldu den hipotesiak dio hizkuntza indoeuroparrak duela 8.000 urte inguru iritsi zirela Anatoliatik. Antzinako DNA aztertuta egin berri duten ikerketa baten arabera, ordea, ondorioztatu dute hizkuntzetako batzuk behintzat duela 4.500 urte inguru zabaldu zirela kontinente zaharrean, eta Errusiako estepan dutela jatorria. Hasi Espainiatik eta Errusiara, hasi Islandiatik eta Indiara, familia bereko kide diren hizkuntzak ditugu […]

Aitor Bergara Lebitazioa da harridura sortzen duen fenomenoa. Magoak ikusi izan ditugu hainbat ikuskizunetan publikoko norbait “ustez” lebitatzen jartzen. Ez dizuegu esango nola egiten duten, dakizuenez, horrelako trikimailuen sekretuak ez baitira argitzen. Aldiz, gaur kontatuko dizuegu fisika alorrean lebitazioa zeri deritzogun eta nola den posible hori gertatzea. Lebitazioa, oinarrian, bestelako gorputz baten eraginez edo hura ukitu gabe, objektu bat espazioan […]