Archivo de Etiquetas:: argitalpenak

Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu berriaren aholkulari-burua izan zen, eta postu horretaz baliatu zen arma atomikoen nazioarteko kontrolaren alde egiteko. Estatu batuen eta Sobietar Batasunaren […]

Antoni Gaudí (1852-1926), arkitektoa izan zen eta modernismo katalanaren ordezkari nagusia. Haren obrak oso estilo pertsonala du, eta egiturazko soluzio berrien bilaketan bereizi da. Bizitza osoa eman zuen eraikinaren egitura onena bilatzen. Haren ustez, eraikinak bere inguruan txertatu behar zuen, eta arte eta lanbide guztien sintesia izan. Antoni Gaudí: “Etorkizuneko arkitektoaren oinarria naturaren imitazioa izango da, hori delako, metodo guztien […]

René Gerónimo Favaloro (1923-2000),  Argentinan jaiotako mediku kardiologoa izan zen. Mundu osoan ezaguna egin zen bihotz-hodietako kirurgia irauli zuelako bypass koronarioaren teknikaren bidez. René Gerónimo Favaloro: “Zientzia gizakiaren berezko premia baten adierazpena da, eta, edonola ere, lotuta dago haren izaera inteligentearen funtzio gorenari: sortzeko gaitasuna”.   —————————————————– Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz […]

Lee Smolin (1955), Estatu Batuetako fisikari teorikoa da eta grabitate kuantikoa, kosmologia eta teoria kuantikoa ikertzen ditu. Darwinen teorien hautespen naturalari, eboluzioaren legeei eta egokitzapenari buruzko ikuspegi oso berezia du: teoria horietan jasotako ideiak tximinoei, hegaztiei edo apoarmatuei aplikatu beharrean, galaxiak, partikulak eta kosmosaren konstante fisikoak ikertzeko erabiltzen ditu. Lee Smolin: “Azken batean, zientzialariak zorte oneko jendea gara: nahi dugun […]

Miguel de Cervantes Saavedra (1547-1616), Espainiako eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea. Ezaguna da mundu osoan “On Kixote Mantxakoa” liburuari esker. Kritikari askoren esanetan lan hori da lehen eleberri modernoa eta literatura unibertsalaren obrarik onenetako bat. Biblia alde batera utzita, historian, gehien editatu eta itzuli den liburua da. Miguel de Cervantes: “Zientziek, zientzia diren neurrian, ez dute engainatzen; engainua ez dakienaren baitan […]

Ray Bradbury (1920-2012), Estatu Batuetako idazlea izan zen, eta zientzia fikziozko, fantasiazko eta beldurrezko generoak landu zituen. Ezagunak dira, batez ere, Marteko kronikak izeneko kontakizun-sailak eta Fahrenheit 451 eleberria. Ray Douglas Bradybury: “Zientzialaririk onena esperientziara irekita dago, eta horren hasiera erromantze bat da; hau da, guztia egingarria izatearen ideia”.   —————————————————– Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria […]

Severo Ochoa de Albornoz (1905-1993), Espainian jaiotako biokimikari eta biologo molekularra. 1956. urtean Estatu Batuetako nazionalitatea eskuratu zuen. 1959. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen azido erribonukleikoaren (RNA) eta azido desoxirribonukleikoaren (DNA) sintesi biologikoaren mekanismoari buruz egindako aurkikuntzengatik. Severo Ochoa: “Maitasuna fisika eta kimika da”.   —————————————————– Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena […]

Gaston Bachelard (1884-1962) Frantziako filosofoa, poeta, fisikaria, fisikako irakaslea eta literatur kritikaria izan zen. Egile sailkaezin honek zientzia modernoaren historia ikertzeko interesa izan zuen, eta jakin-min handia izan zuen, aldi berean, literatur irudimena ezagutzeko. Gaston Bachelard: “Zientzia inteligentziaren estetika da”. —————————————————– Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz – Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa […]

Arantxa Arzamendi Zientzia Kaieraren argitalpenen atalean inoiz ez dut komiki baten gomendioa irakurri, baina duela aste batzuk Liburutegian liburu baten bila nenbilela Einsteinen biografia hau ikusi nuen eta egokia iruditu zitzaidan bereziki, irakurle gazteengana hurbiltzeko. Denok ezagutzen dugu Albert Einstein (1879-1955), XX. mendeko zientzialari handienetako bat. Fisikaria eta matematikaria izan zen eta haren teoriek filosofian ere eragin handia izan zuten. […]

Josu Lopez-Gazpio José Manuel López Nicolas Murtziako irakasleak idatzi du “Vamos a comprar mentiras. Alimentos y cosméticos desmontados por la ciencia” liburua. Egilea Scientia zientzia-blogaren arduraduna ere bada, eta bide batez esan beharrekoa da hainbat sari jaso dituela blogak. Blogean idazten dituen artikuluen antzera, nabari da ikerketa-lantzat har litekeen liburu honetan ere dokumentazio eta bibliografia lan izugarria egin duela. Horri […]