Archivo de Etiquetas:: ariketa_fisikoa

Birikietako erresekzioa (organo zati bat edo osoa erauztea) ebakuntza mingarrienetako bat da. Honako ebakuntza kirurgikoetan, birikari airea ateratzen zaio, eta berriz sartzen, ebakuntza amaitu ondoren. Baina, organoak ez du arnas ahalmen osoa berreskuratzen eta horrez gain, interbentziorik izan ez duen birikan ere arnas ahalmenak ere eragina du. Aipatutako ondorio hauek leuntzeko, arnas fisioterapia onuragarria dela ondorioztatu du Ana Rodriguez UPV/EHUko […]

Jon Irazusta eta Ihintza Larrañaga Odoleko glukosa maila hertsiki kontrolatu behar den parametroa da, bestela gure bizi-itxaropena laburtu dezaketen zenbait patologia gerta daitezkeelako. Diabetesa (diabetes mellitus) odoleko glukosa mailaren handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Gizentasunaren eta bizi-itxaropenaren gehitzeak gaitz honen intzidentzia igoarazi du eta gaur egun, munduan gutxi gorabehera 350 milioi gizaki daude diabetesak jota. Bi dira diabetes mota nagusiak […]

Peru S. Gamarra Uda garaia da eta sekulako beroa egiten du kanpoko aldean. Gure etxeko salan gaude, tripa beteta, siesta egin edo ez egin erabaki ezinik. Gorputzak lo geratzeko eskatzen digu, baina telebistan eskaintzen ari diren ikuskizunak harrapatu gaitu. Begiek huts egiten digute baina burmuinak esnatuta mantendu nahi du. Borroka latza, zalantza gabe. Izan ere, badakigu Olinpiar Jokoak ez direla […]

Jon Irazusta eta Jon Torres-Unda Ariketa eta osasuna aipatzen direnean, gehienok bihotz eta odol hodietako gaitasuna hobetzen duten ariketetan pentsatzen dugu. Gaur egun, alabaina, indarra eta oreka mantentzeko gaitasunak osasun arloan garrantzi handia hartu dute. Izan ere, jende nagusiaren erorketek eta hezur apurketek gora egin dute, populazioen bizi-iraupena handitzearekin batera. Gertaera hauek adina aurrera joan ahala sarriagoak izateko arrazoi nagusiak […]

Jon Irazusta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Urte hasierarekin batera ohikoa izaten da urtean zehar beteko ditugun proposamenak izendatzea. Zerrenda horretan nork ez du jarri honako zertxobait? Erretzea albo batera uztea, kirola egiten hastea, Gabonetan hartutako gehiegizko pisua kentzea, geure buruari denbora eskaintzea… Jarduera fisiko gehiago egitea edo kirol zehatz bat praktikatzea izaten dugu askotan zerrendan. Asmo horien ondorioa izaten […]

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Izan ere, urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera. Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Izan ere, gainpisua eta obesitateari aurre egiteko, osasun arloko erakundeek […]

UPV/EHUren Heziketa Fisikoa eta Kirola Saileko Jordan Santos-Concejero doktoreak, Kalenjin tribuko eliteko lasterkari kenyarren garunaren oxigenazioak erritmo gorenean eta progresiboan nola erantzuten duen aztertzea izan du helburu. Eta ikerketa ariketaren fisiologiaren arloko azterlan aitzindaria bihurtu da. Izan ere,  lanak lehen aldiz deskribatzen du eliteko atleta kenyarren arrakasta horri lagun diezaiokeen faktore bat. Hau da, atletek erabateko ahalegina egitean garunaren oxigenazio […]

Ba al dakizu zergatik behar duen gure gorputzak jarduera fisikoa osasuntsu egoteko? Edo zer ikasi duen zientziak ariketa fisikoei buruz azkenaldian? Zein uste duzu izan daitekeela ikerketa arlo honetan dagoen erronka nagusia etorkizunean? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ikus ezazu Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako katedradunarekin grabatu dugun elkarrizketa. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]

Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa. Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren galerari dagokionez, soilik dietarekin emaitza hobeak lortzen direla ariketa fisiko hutsarekin baino.  Izan ere, dietarekin murrizketa  kaloriko handiagoak sor daitezke […]

Jon Irazusta Onurak Orain dela mende erdia baino gehiago, Estatu Batuetako tren-enpresetan behatu zen bulegoetako langileek bihotz eta odol-hodietako patologiek eragindako hilkortasun handiagoa zutela trenbideak konpontzen aritzen ziren langileek baino. Ordutik hona, asko dira ariketa/jarduera fisikoak bihotz eta odol-hodietan duen eragin onuragarriaren aldeko frogak eman dituzten ikerketak, nahiz eta egin diren zorizko ikerketa kontrolatuak, arazo etikoak direla eta, ez diren […]