Archivo de Etiquetas:: arkeologia

Amaia Portugal Australiako ikertzaile batzuek antzinako perla natural bat aurkitu dute Kimberley erregioaren kostaldean dagoen aztarnategi batean. Aparteko aurkikuntza izaki, teknika berritzaileak baliatu behar izan dituzte pieza hondatu gabe eta laginik atera gabe datazioa egin ahal izateko. 2011n, arkeologo batzuk indusketak egiten ari ziren Australiako Kimberley erregioan, herrialdearen ipar-mendebaldean. Zehazki, Brremangurey izeneko itsasertzeko harpe bat ari ziren ikertzen, besteak beste […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Lan hauen oinarria izan da Santa Maria Katedraleko hainbat indusketa-lan, eta hauei esker Gasteizko hiriaren hastapenak ezagutzeko aukera izan dugu. Duela hainbat mende Santa […]

Erdi Paleolitotik Brontze Arora bitartean Kantabriako Ramales de la Victoria herrian dagoen El Mirón kobazuloa gizakien bizilekua izan zen. 1903tik kobazuloaren berri izan badugu ere, 1996ra arte ez ziren arkeologia ikerketa sistematikoak hasi. Bertan aurkitutako aztarnek biltegi arkeologiko garrantzitsua dela adierazi dute. Horrela, 2010eko kanpainan Kantabriako Behe Madeleine aldiari dagozkion mailetan, gizaki bat lurperatuta zegoela deskubritu zuten. 35 eta 40 […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari. Hau da, 1,4 metroko dia­metroko eta 3,5 […]

Amaia Portugal Gaur egungo Libian dagoen Messak Settafet eremua da giza jarduerak paisaian utzitako arrastoen adibiderik goiztiarrena. Cambridge Unibertsitateko ikertzaile batzuek bildutako laginen arabera, hominidoek egindako 75 tresna daude bertan, batez beste, metro karratuko. Terminoa ofiziala ez bada ere, geologo askok antropozeno deitzen diote gaur egun bizi dugun aroari. Giza jarduerak Lurraren ekosisteman inpaktu nabaria izaten hasi zirenetik orain arte […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Nondik gatoz eta nora goaz? Historian zehar gizakiok galdera hauei erantzutea izan dugu helburu eta, baliteke hori izatea, gure arbasoen inguruan dugu jakin-minaren oinarria. Alvaro Arrizabalaga historiaurrean aditua da, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea eta lehen gizakiek utzitako arrastoak ditu ikergai. Horiei esker, besteak beste, neandertalen nondik norakoak aztertu ditu eta horrez gain, haren […]

Amaia Portugal Azken urteotan gehien zabaldu den hipotesiak dio hizkuntza indoeuroparrak duela 8.000 urte inguru iritsi zirela Anatoliatik. Antzinako DNA aztertuta egin berri duten ikerketa baten arabera, ordea, ondorioztatu dute hizkuntzetako batzuk behintzat duela 4.500 urte inguru zabaldu zirela kontinente zaharrean, eta Errusiako estepan dutela jatorria. Hasi Espainiatik eta Errusiara, hasi Islandiatik eta Indiara, familia bereko kide diren hizkuntzak ditugu […]

Javier San Martín Legendak egiazkoak izaten dira batzuetan, eta barne aldeko herrietako jende adinduak kontatzen dituen legenden artean, nahiko maiz entzuten da tunel bat dagoela elizako aldare nagusiaren azpitik hiriaren kanpo alderaino. Tunel hauek gerra zibileko soldaduek erabiliko zuten. Batzuk, ausartzen dira Erdi Arokoak ere badirela esaten. Areago, ziur sentitzen badira beraiei entzuten ari direnen aurrean, zaharragoak ere badirela esaten […]

Mariajo Moreno Zientzia ezinbestekoa da gizarteak aurrera egin dezan. Izan ere, “zientziaren aurrerapenak” esan ohi da behin eta berriz, baina batzuetan, aurrera egin ahal izateko, atzera egin behar da apur batean, aurkikuntza berriak ez baitira beti informazio berriek sortuak. Urrunera joan gabe, Mendelek ez zuen jakin inoiz genetikaren aita izan zela. Berak 1886an argitaratu zuen lana, ez zen garai hartan […]

Donostiako Ametzagaina parkea 2010eko maiatzean inauguratu zuten. Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoen artean kokatua dago eta guztira 39 hektareaz osatuta dago. Bertan, Goi Paleolitoko cromagnon gizakiek euren kanpamenduak jarri zituzten pare bat milurtekoz, aire zabaleko aztarnategiko hondarrek agerian uzten duten moduan. Ametzagainan aurkitutako 2.000 aztarna berreskuratu dira: silexezko tailuak, lauzak, orriak eta tresna ugariak. Gravettiar aldikoa da materiala,  gutxi gorabehera duela […]