Archivo de Etiquetas:: arrainak

Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao Arrainen taldeak 28.000 mila espezie inguru zituela estimatu zen 2006. urtean; gaur egun ordea, 32.800 espezie aurki daitezke FishBase datu-basean, ugaztuenen eta hezgatiek osatzen duten espezie kopuruaren bikoitza, alegia. Azken hamarkadan genomak eta transkriptomak sekuentziatzeko metodo berriak garatu dira, bai eta sekuentzia kontsensuen antolaketa baimentzen duten programak ere. Hau da, gene-kodea aztertzea baimentzen […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Aurreko bi ataletan azaldu ditugu ur gezetako arrainek (“Ura, bizitzarako ezinbestekoa”) eta itsas arrainek (“Itsasoan urak handi dira”) urarekin eta gatzekin dituzten arazoak. Izokinak arazo berberak ditu, eta bietakoak gainera: orain batzuk eta gero besteak. Meritu handiagoa, beraz, izokinarena! Izokinak ibaietan ateratzen dira arrautzetatik eta ibaietan ematen dituzte beren bizi-zikloaren lehen […]

UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan egindako ikerketa batean, lupia-multzoak monitorizatu dituzte estres-eragileen mende jartzean nola jokatzen duten aztertzeko. Arrain-multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu dute irudi-analisi bidezko metodologia ez-inbaditzaile bat erabiliz. Akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsutzat jotzen du Harkaitz Eguiraun ikertzaileak. Arrain-haztegietako arrain-multzoen jokabide-aldaketak on line monitorizatzeko metodologia bat ikertu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan egin […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat. Teleportazioa zientzia-fikzioko filmetan azaltzen den fenomeno liluragarria da. Nork ez du desio edo pentsatu izan “teleportatu eta han agertuko banintz… .” Pelikuletan hain […]

Emetze-fenomenoa euskal kostaldean zabalduta dagoela berretsi dute UPV/EHUko ikertzaileek Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian, Ondarroan, Deban eta Pasaian, estuarioetako arrain arrek emetzearen zantzuak dituztela ikusi dute UPV/EHUko Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian taldeko kideek. Aurkikuntza Urdaibain egin zuten 2007/08 urteetan, eta orain berretsi dute beste hainbat estuariotan ere gertatzen dela. Emetzearen eragileak estrogenoaren antzera jokatzen duten kutsatzaileak dira, eta, besteak beste, arrain […]