Archivo de Etiquetas:: artikuluen bilduma

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Asteari hasiera eman genion ikasketa gainbegiratua zer zen ezagutuz. Gorka Azkune informatikariak eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak hainbatetan azaldu digu makinek ikasteko gai direla eta, Amazon bezalako dendek badakitela zer iradoki euren atarira hurbiltzen garenean. Magia badirudi ere, guzti honek azalpena du, makinari adibideak ematen zaizkio adibide horietatik eredu bat ikas dezan. […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?   Egun ikertzaileek, guretzako ere ezagunak diren, tresna teknologikoak dituzte lanerako erreminta bezala. Besteak beste, ordenagailuak. Konputazioak eredu handiak simulatzen laguntzen du, egoerak irudikatzen eta baita ere, datu kopuru erraldoien analisiak burutzen. Baina ordenagailu bat erabiltzeak ez du esan nahi makian dena eginda ematen dizunik. Koldo Garcia biologo konputazionala da, […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?   San Diegoko Scripps Ozeanografia Erakundeak sateliteek bildutako datuek erabiliz itsas hondoko maparen edizio berri bat argitaratu du. Aurrekoak 20 urte zituen jada eta orain kaleratu berri duten bertsio honetan ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendien eta itzalitako sumendien datuak bildu dituzte. Alaitz Ochoa de Eribek kontatzen digu Elhuyar aldizkarian: […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?   Astea Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel sarien iragarpenarekin hasi dugu eta Berriak zein Elhuyar aldizkariak honen berri eman digute. Garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik Medikuntzako Nobel sariarekin saritu dituzte John O’Keef neurofisiologoa eta,  May-Britt Moser eta Edvard Moser neuropsikologak. Berrian kontatzen digute: Orientatzen laguntzen duten […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap  eta 1000 Genomes  bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza askoren artean, genomaren eskualdeak belaunaldiz-belaunaldi populazio batean nola transmititzen diren ikasteko eta ulertzeko: Geneak eskua emanda doazenean. Itziar Garate astrofisikariarentzat […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Udazkenean sartu garenez, logikoa dirudi ez dugula jada beroaren eraginez izerdi gehiegirik botako. Izerditzea, giza gorputzak tenperatura erregulatzeko duen sistema da. Baina pertsona askorentzat arazo bat da, batez ere termometroa 30 ºC-tik gora igotzen denean, gehiago izerditzen baikara. Jabier Agirrek Argia aldizkarian izerdi gehiegi botatzen dugunean zer egin azaltzen digu: […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Begoña Calvok, UPV/EHUko Farmazia Katedradunak, UPV/EHUko Farmazia Teknologia Arloko PharmaNanoGene taldea zuzentzen du. Taldea 2006an hasi zen botika bioantzekoen arloa ikertzen. Bioantzekoak jatorriz oso garestiak diren hainbat botika bioteknologikoen kopia merkeagoak dira. Finean, botika biologikoak dira baina urriak dira oraindik. Arantxa Iraola kazetariak Begoña Calvo elkarrizketatu du Berrian botika hauei […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?   Esaera zahar batek dio “dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen”. Hori berori oinarritzat hartuta dute Kaliforniako Death Valley haraneko Racetrack Playa lakuko harriek. Lakua lehortzerakoan harriek hainbat metroko bidaia egiten dute, arrasto garbiak utziz. Inork ez zekien zelan lortzen zuten mugitzea baina Joxerra Aizpuruak kontatzen digu Argia aldizkarian, goizeko […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Konpost-gailuan sagua aurkituz gero, Jon Ander Galarraga biologoaren ustez, akabo konpostaje prozesua. Zer nolako eragina dute saguek konpostaje prozesuan? Zer egin antzematen baditugu? Erantzunak Konpostazank! blogean: Konposteko xomorroak: xaguak. Ikerketa… “aspergarri” baten berri ematen digu Eider Cartonek Elhuyar aldizkarian. Inoiz inork mugitzen ikusi ez dituen harriak, AEBko Heriotzaren Ibarreko harri […]

Oporretan izan garen tartean Interneten hainbat zientzia-gaia jorratu dira. Egunean jartzeko, sarean argitaratu diren artikuluen bildumatxoa gauzatu dugu. Egunean jartzeko modu arina eta erraza. Begirada bat emango diogu? Badira oporretan hondartzara doazenak, mendira edo etxaldean gelditzen direnak, baina gehienok eguzkitan jartzen gara une baten edo bestean. Koldo Garcia biologoak gure azaleko kolorea aldarazten duen molekulari erreparatu zion, melaninari. Eguzkia hartzeak […]